Borrar
Festak hasteko dena prest, ostiraletik astelehenera luzatuko dira.

Orio

Txupinazoa datorren ostiralean eta astelehena bitartean San Pedro festak

Festak egun bat aurreratu dira, asteburua hobeto aprobetxatzeko

Sábado, 21 de junio 2025

Ekainaren 27tik 30era ospatuko ditugu aurten San Pedro festak, eta ostiralean banatu da etxez etxe festa programa jasotzen duen eskuorria. Aurten ere, Orioko Udalak festa-batzordearekin elkarlanean osatu du egitaraua lau bileretan, eta saiakera egin da adin guztietako herritarrei zuzendutako ekitaldiak antolatzeko. Horrez gain, festak egun bat aurreratzea izan da batzordeak hartutako erabaki nagusietako bat, txupinazoa ostiralean bota eta asteburua hobeto aprobetxatzeko. Hala, ostiraletik astelehenera bitartean ospatuko dira sanpedroak.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie festa-batzordearen bileretan parte hartu duten herritarrei eta festetako ekitaldiak antolatuko dituzten eragileei.

Betiko jarduerak eta berriak

Ohiko ekitaldiek lekua izango dute sanpedroetako egitarauan; esate baterako, jubilatuen hamaiketakoak, 3×3 futbol txapelketak, haur eta gazteen pilota-partidek edota heriotzarik gabeko arrantza txapelketak. Horiez gain, iazko arrakasta ikusita, bizikleta-igoera errepikatzea erabaki dute antolatzaileek.

Bestalde, Pello, Nikolasa eta buruhandien kalejirak ere ez dira faltako umeen gozamenerako, trikitilarien eta txistularien laguntzarekin.

Berritasunei dagokienez, badira pare bat: herri-kirol parte hartzaileak antolatu dira San Pedro Eguneko eguerdi partea girotzeko, eta I. San Pedro Erronka. Bigarren hau 10-14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat pentsatu da, astelehenerako, eta lagunarteko jolasekin ondo pasatzeaz gain, elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Arrantzale eta Harro

Ekainaren 28a Arrantzale eta Harrotasunaren Eguna izango da, bi ospakizunak egun berean egingo dira. Eskuorri honekin batera txapa bat banatu du Udalak, Arrantzale eta Harro leloarekin. Izan ere, Udalaren ikuspegitik, arrantzari eta itsas-kulturari lotutako herria da Orio, eta genero eta sentsibilitate guztientzat irekia izan nahi duena bai.

Horren jakitun, azken urteotan Udalak lan handia egin du bi alor horietan: batetik, herriko itsas ondarea zaintzen, dokumentatzen eta zabaltzen; bestetik, berdintasun politika sendoak garatu ditu, Orio feminista eta berdinzaleago bat egiteko helburuarekin. Horregatik guztiagatik sortu da Arrantzale eta Harro leloa duen txapa, herriaren aniztasuna balioan jarri eta ospatzeko. Hala, Udalak dei egiten die herritarrei ekainaren 28an kalera txapa jantzita atera daitezen.

Emanaldiak, barrakak ...

Udalak asteartean plazaratu zuen festetako kontzertuen inguruko informazioa.

Bestalde, ekainak 26an, barrakek prezio bereziak izango dituzte. Barrakek 1,5 euroko prezioa izango dute egun osoan, AFADE eta Orioko Udalaren arteko hitzarmenari esker. Egunero zaratarik gabeko bi ordu izango dira barraketan, bereziki, heziketa-premia zehatzak dituzten haurren inklusioa errazteko: 11:30etik 12:30era eta 17:00etatik 18:00etara.

Adierazi ere, Orioko Udalak ez duela onartzen inolako eraso sexista, homofobo, transfobo eta arrazistarik. Ekainaren 27, 28 eta 29an Puntu Morea jarriko da turismo-bulegoaren parean, 23:00etatik 02:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txupinazoa datorren ostiralean eta astelehena bitartean San Pedro festak

Txupinazoa datorren ostiralean eta astelehena bitartean San Pedro festak