Borrar
Xanti Agirrezabala 'Satiro' antzezlanean. Gaur Orion antzeztuko du.

Orio

'Satiro' antzezlana gaur Kultur Etxean Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarraren eskutik

Humorea eta jolasa erabiliz, gizonen sexualitateak hartzen ditu hizpide 'Satiro' antzezlanak

Antxon Etxeberria

ORIO.

Osteguna, 16 urria 2025, 20:23

Comenta

Xanti Agirrezabalak 'Satiro' antzezlana eskainiko du gaur gaueko 21:00etan, kultur etxean. Saiora sartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik gonbita eskuratzea, eta horiek turismo-bulegoan daude eskuragai.

Agirrezabala aktore azpeitiarrak mitologiako pertsonaia interpretatuko du taula gainean, eta izaki lotsagabearen paperetik, ikus-entzuleei zuzenduko zaie, haien instintu gordinenak bistaratzeko.

Humorea eta jolasa erabiliz, gizonen sexualitateak hartzen ditu hizpide nagusi 'Satiro' antzezlanak. Desirak, gorputza eta barneratutako epaiak gurutzatzen diren ideien lanketarako aproposa, gazte zein heldu eta gizon zein emakumeentzako.

Xanti Agirrezabalak Azpeitiko Kultur Mahaiaren Sortzaileen Beka jaso izanari esker sortu zuen 'Satiro' antzezlana. Maskulinitatea, desira, fantasia sexualak eta jarduera sexual ez normatiboak jorratzen ditu bakarkako pieza eszeniko honetan, satiroaren figura ardatz hartuta. Satiroa, izan ere, sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia da: gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia; basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena; ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Satiro' antzezlana gaur Kultur Etxean Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarraren eskutik

'Satiro' antzezlana gaur Kultur Etxean Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarraren eskutik