Borrar
Denboraldia ezin hobeto hasi dute Orioko bi lehenengo traineruek.

Orio

Orioko bi lehenengo traineruak, Donostian eta bihar Zierbenan

B ontziak, bestalde, beste bi estropada ditu, gaur Laredon eta bihar Lekeition

A. E.

ORIO.

Ostirala, 11 uztaila 2025, 19:24

Comenta

Orio Orialkiko bi traineru nagusiek gaur arratsaldean Donostian eta bihar eguerdian Zierbenan dituzte estropadak. Bi traineruek ondo hasi dute denboraldia, bereziki Iker Zabalak entrenatzen duen gizonezkoen traineruak, bi garaipen lortuta Ligako lehen bi estropadetan, pasa den asteburuan Bilboko eta Sestaoko estropadetan garaipena lortuz. Orio lidertzan kokatu da 24 punturekin, Zierbena bigarren da 22 punturekin eta atzetik Urdaibai 19 rekin, Donostiarra 18, Getaria 15... Emakumeak bestalde, bigarren ditugu, baina lehia estuan Arraun Lagunak-ekin. Ikusi behar asteburu honetan gertatzen dena, baina aurreko asteburuan oso itxura ona erakutsi zuten bi traineruek.

Eta berdina esan behar gizonezkoen bigarren ontziarengatik, izan ere, baita ere lider ditugu. Asteburu honetan Angel Mari Larrañagaren mutilek beste bi estropada dituzte, gaur eguerdian Laredon eta bihar eguerdian Lekeition, Isuntzak antolatzen duen estropadan. Adi egongo gara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Orioko bi lehenengo traineruak, Donostian eta bihar Zierbenan

Orioko bi lehenengo traineruak, Donostian eta bihar Zierbenan