Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Olaia Inziartek euskarazko pop intimista eta indartsua erakutsiko du.

Orio

Olaia Inziarte eta bere taldearen kontzertua ostiral honetan, Herriko Plazan

'Zerrautsa' disko berriaren abestiak aurkeztuko ditu, 20:00etatik aurrera eskainiko duen emanaldian

Osteguna, 12 ekaina 2025, 20:56

Comenta

Olaia Inziarte kantautore baztandarrak 'Zerrautsa' lan berria plazaratu du aurten, eta Oriora etorriko da ostiral honetan disko berriko abestiak aurkeztera. Emanaldia Herriko Plazan izango da, 20:00etatik aurrera.

Musikari gazteak bere bakarkako ibilbidean sortutako abestiak aurkeztuko ditu, euskarazko pop intimista bezain indartsua oinarri. Euskal Herriko hainbat agertokitan arrakastaz aritu ostean, Orion izango da entzungai sortzailearen ahots berezi eta itsaskorra. Nahi duenarentzat, Inziarteren diskografia entzungai dago Badok atarian.

Oronoz-Mugairen jaotakoa den kantari nafarrak, azken urteetako euskal musika eszenaren errebelazioetako bat da eta gaur Orion zuzenean entzuteko aukera dugu, gainera, doan. Duela bi urte panorama musikala astindu zuen estreinako albumaren eraginaren ondoren, askapen prozesu batean sartzen da eta hauskortasunari, sendotasunari eta eraldaketa pertsonalari buruzko hausnarketa ozena ekartzen digu.

Herriko Plazaren inguruan segurtasuna bermatzeko eta kontzertuaz hobetu gozatu ahal izateko, moilako errepidea itxita egongo da 19:30etik 22:00etara bitartean, bi norantzatan. Ondorioz, ibilgailuek Txanka-Hondartza bidea erabili beharko dute herrigunera sartu-irtenak egiteko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olaia Inziarte eta bere taldearen kontzertua ostiral honetan, Herriko Plazan

Olaia Inziarte eta bere taldearen kontzertua ostiral honetan, Herriko Plazan