Orio
Ireki Begik elkarteak kiroleko arropa biltzeko deialdia egin duA. E.
orio.
Sábado, 21 de junio 2025, 20:58
Herriko gaztetxo guztiei kirola egiteko aukera emateko eta kirol-materiala eskuragarriago egiteko, Ireki Begik elkarteak kiroleko arropa biltzeko deialdia egin du.
Kanpaina honen bidez, 6 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzako arropa jasotzen ari dira: ekainaren 19ra arte herriko bi ikastetxeetan egin dute bilketa.
Eta hemendik aurrera, herri osoari zabaldutako bilketa egingo dute Mendibeltz futbol-zelaiaren kanpoan, arratsaldetan, 16:00etatik 19:00etara bitartean.
Kirol desberdinak
Kirol desberdinetan aritzeko arropa jasotzen ari dira: besteak beste, judo, arrauna, pelota, futbola, eskubaloia, saskibaloia, surfa, igeriketa, eskola-kirola, atletismoa... Dantzarako arropa ere bilduko dute. Egoera onean dagoen arropa bakarrik jasotzen dute, eta helburua da janzki horiei bigarren bizitza bat ematea.
Informazio gehiago behar izanez gero, ondorengoa da elkartearen posta elektronikoa, idatzi lasai: irekibegik@gmail.com.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.