Borrar
Gure Zirkuaren artistak, aurtengo abuztuan ere Orion izango ditugu. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dira.

Orio

Gure Zirkuak Orion pasatuko du abuztua zazpigarren urtez jarraian

Guztira 14 emanaldi egingo dituzte hilaren 1etik 23ra eta sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke

Martes, 1 de julio 2025, 20:45

Gure Zirkuak emanaldi berria prestatu du denboraldi honetarako, eta abuztuan Orion izango dira, beste behin. Guztira 14 emanaldi egingo dituzte, ostiraletik igandera, eta sarrerak jada daitezke Gure Zirkuaren webgunean.

Gure Zirkuak Abadia saria jaso du ekainean. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako saria da, euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko. Gure Zirkuaren kasuan, «euskararen normalizazioaren, kulturaren deszentralizazioaren, familientzako aisialdiaren eta tokiko talentuaren sustapenaren alde modu berritzaile eta atseginean egindako lanagatik» eman diote garaikurra. Urte hasieran, halaber, sagardo denboraldia zabaldu zuen Iker Galartza eta Joseba Usabiagak zuzendutako lantaldeak.

Aitortzak jasotzen ez ezik, emanaldi berria prestatzen ere ibili dira azken hiletan, eta Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Eibarren geldialdiak egin ondoren, uztaila eta abuztua Lekeition eta Orion pasatuko dituzte, hurrenez hurren.

Orion, hilaren 1tik 23ra egingo dituzte emanaldiak, eguerdiko 12:00etan edo arratsaldeko 19:00etan, Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko belardian.

Sarrerak salgai Gure Zirkuaren daude webgunean eta lotura eskuragai duzue Udalaren webguneko Agenda ataletik. Sarrera erosteko, bertan kontsulta daitezke datak eta ordutegiak.

Zazpi urte jarraian Orion, bada zerbait; seinale zirkuaren familia gustora etortzen dela gurera, beti harrera ederrarekin. Seguru aurtengo harrera ez dela gutxiago izango, gainera, ikuskizun berriarekin; errepikatzeko motiborik badugu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Zirkuak Orion pasatuko du abuztua zazpigarren urtez jarraian

Gure Zirkuak Orion pasatuko du abuztua zazpigarren urtez jarraian