
Orio
Larunbat eguerdiko desfilearekin zabalduko da inauterietarako prestatu den egitarauaSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Larunbat eguerdiko desfilearekin zabalduko da inauterietarako prestatu den egitarauaEl Diario Vasco
Orio
Viernes, 28 de febrero 2025
Larunbatean ospatuko dira Inauteriak Orion, eta, egun osoko programaren barruan, herri-bazkaria egingo da pilotalekuan, 14:30ean. Bazkarian izena eman duten taldeetako arduradunek eta muntaketa-lanetan parte hartu nahi duten boluntarioek 10:45ean egon beharko dute pilotalekuan.
Lehenik muntaketa lanak egingo dituzte (mahaiak, aulkiak, eta abar), eta, ondoren, aukera izango dute beren taldeentzat lekua erreserbatzeko. Jarraian, bazkaria bukatutakoan, desmuntaketan eta garbiketan lagundu beharko dute parte-hartzaile guztiek.
Inauterietako egitaraua 11:30ean hasiko da, Bikamiota eta Kosta tailerraren paretik abiatuko den desfilearekin. Jarraian, 13:00etan, photocalla izango da Endaia Plazan, Arkupe elkarteak antolatuta, eta horren ondoren egingo da bazkaria pilotalekuan.
Bazkalostean, musika izango da pilotalekuan herriko txarangaren eskutik eta kalejira egingo da Herriko Plazara. Plazan, kantu, dantza, koreografia eta mozorro-festa izango da 17:30etik aurrera, adin guztietako lagun-talde eta familientzat. Eta, amaitzeko, 19:00etan, Matraka elektrotxarangak joko du plazan.
Egitaraua Orioko Udalak, Txurrumuski aisialdi-taldeak eta Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak, elkarlanean antolatu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.