Orio
'Euskaraldiaren ariketa ondo egiteko gakoak', Salatxo aretoan
Secciones
Servicios
Destacamos
Orio
'Euskaraldiaren ariketa ondo egiteko gakoak', Salatxo aretoanAntxon Etxeberria
ORIO.
Miércoles, 14 de mayo 2025
Gaur, osteguna, maiatzak 15, abiatuko da Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko ariketa sozial erraldoia. Aurtengoa laugarren edizioa da. Euskaraldia bideratzen duen Orioko lantaldeak jarduera-programa ederra prestatu du eta, Orioko Udalarekin elkarlanean, 'Nola egin ondo Euskaraldiaren ariketa' hitzaldia antolatu du ekimena hasten den egun honetarako.
Ahize-AEK-ko Araitz Muguru-tzak gidatuko du saioa, 19:00etatik aurrera, Salatxo aretoan. Eta izenburuak dioen bezala, hitzaldiaren helburua da ariketa ondo egiteko gakoak eskaintzea, nork bere roletik.
Hauxe da antolatzaileak jendea hitzaldira animatzeko prestatu duen testua: «Ados. Eman duzu izena Euskaraldian parte hartzeko, ahobizi edo belarriprest gisa, eta jantzi duzu txapa; baina orain dator erronka: ariketari probetxua ateratzea euskara gehiago erabiltzeko zure egunerokoan. Ba al dakizu nola jokatu? Hitzaldian pista batzuk jasoko dituzu, ariketa ondo egiteko eta aukera hau behar bezala aprobetxatzeko».
Aurten hikaren erabilera bultzatu nahi du lantaldeak Orion, ariketak iraungo duen 11 egunetan. Eta horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte helburu horrekin: esaterako, atzo arratsaldean, Saregilen, Noka ikastaro laburraren bigarren saioa egin zen, AEK-ko Amaia Zalduak gidatuta.
Maiatzak 17an, bestetik, 12:00etan Hikadromoa egingo da Herriko Plazan, Orioko AEK-k bideratuta, eta hika eta noka lagun giroan praktikatzeko aukera paregabea izango da. Ez dago aurrez izena eman beharrik.
Horrez gain, beste bi ekitaldi ere programatu dituzte: bihar, ostirala, 21:00etan Kantu-afaria Balea elkartean. Izen-ematea dagoeneko itxita dago, aforoa guztiz bete delako. Eta, igandean, maitzak 18an, 19:00 Maialen Lujanbioren hitzaldi-errezitaldia, elizako zimitorioan: 'RR-6 eRRe(AH)ala'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.