Orio
'Erasoen aurrean planto!' mezua, guztira 40tik gora eragilek sinatutaA. E
orio.
Jueves, 26 de junio 2025, 20:51
Orioko Udalak eta herriko eragileek mezu bateratua kaleratu zuten asteazkean iluntzean, 'Erasoen aurrean planto!' lelopean. «Festen aurretik, azken hilabetetan herrian izan diren erasoekin kezkatuta gaudela adierazteko zabaldu dugu mezua, eta abiatzear diren San Pedro festei begira, festak bakean ospatzeko deia egiten diegu herritarrei», diote sinatzaileek. Guztira 40tik gora eragilek sinatu dute adierazpena.
Saregile Emakumeon* Etxeak ekainaren 13an jasandako erasoa ez da kontu isolatu bat izan. Iazko sanikolasetatik hasita, ugaritu egin dira Orion mugimendu feministaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako erasoak, eta gero eta larriagoak dira. «Oso kezkatuta gaude. Oriok, ordea, apustu garbia egin du berdintasunaren eta aniztasunaren alde, eta, ozen, erasotzaileei, bakarrik zaudetela esan nahi diegu. Alferrik ari zarete gehiengoaren nahia oztopatu nahian: festetan ez dugu eraso matxistarik ez jazarpenik onartuko, eta, erasoen aurrean, planto egingo dugu».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.