Orio
Elkarretaratzea, euskaldunon eskubideak defendatzekoA. E.
orio.
Ostirala, 18 uztaila 2025, 20:57
Udalak bat egin du UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) egin duen deialdiarekin eta elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaia salatzeko eta euskaldunon eskubideak defendatzeko. 'Euskararekin bat' izango da gaur eguerdian, 12:00etan, udaletxearen aurrean egingo den elkarretaratzearen leloa.
Auzitegi Gorenaren epaiak indargabetu egin ditu EAEko udaletan hizkuntza ofizialen erabilera arautzeko dekretuaren zenbait artikulu eta, hartara, udalei traba handiak jarri dizkie euskaraz funtzionatu ahal izateko.
Orioko elkarretaratzea ere udaletxearen aurrean egingo dute. UEMA-ren ustez, «Euskara bigarren mailako hizkuntza izatera kondenatu dute, beste behin ere. Izan ere, eskuin muturreko Vox alderdi espainiarraren eskariz, EAEko udal legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ditu Espainiako Auzitegi Gorenak ere eta, euskara lehenetsiz gero, hizkuntzen koofizialtasuna urratzen dela ebatzi dute sententzian».