Borrar
Igor San Miguelek igande arratsaldean zelairatu zuen hamaikakoa.

Orio

Denboraldiko bigarren garaipena Oriokorentzat

Amaikak Bat taldeari 2-0 irabazi ondoren eskuratu du

Antxon Etxeberria

ORIO.

Astelehena, 29 iraila 2025, 20:47

Comenta

Oriokok denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, Amaikak Bat 2-0 gaindituz igande arratsaldean Mendibeltz zelaian. Golak bigarren zatian, biak jarraian heldu ziren; lehenengoa, 65. minutuan Harri Bruñoren gola eta bigarrena 69. minutuan Unax Arocenarena. Garaipen honek taldea sendo dagoela erakusten du, joan den asteko porrot sonatua ahaztuta. Datorren asteburuan beste partida gogor bat dute, Azkoitian, Anaitasunaren aurka.

Igor San Miguelek ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen: Paul Gortazar, Manex Dorronsoro (73. minutuan Mikel Azpiroz); Harri Bruño (m. 81, Beñat Arruti), Xanti Garmendia, Alex Emparanza (49. m. Imanol Arruti), Iker Peral (85. Aitor Lizaso), Liber Perez, Oier Astigarraga (m. 82, Xuban García), Unax Arocena eta Jokin Camino. Ohorezko jubenil mailako taldeak ere sendo hasi du denboraldia, bigarren garaipena eskuratuz. Ander Padillaren taldea galtzen hasi arren, 1-5 nagusitu zen Lasarte-Orian, bertako Ostadar-en aurka. Golak Paul Ostolaza (2), Amaiur Sukia, Nizar Ziani eta Alex Carrerak sartu zituzten. Bi partida jokatu eta bi garaipen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Denboraldiko bigarren garaipena Oriokorentzat

Denboraldiko bigarren garaipena Oriokorentzat