Orio
Batera Programa, 16-20 urte arteko gazteentzako formakuntza saioa gaur kultur etxeanEl Diario Vasco
orio.
Martes, 1 de julio 2025, 20:45
Mondragon Unibertsitateak antolatuta, Batera Programa, 16-20 urte arteko gazteentzako formakuntza-saioa izango da gaur arratsaldean, kultur etxean.
Dioten bezala, ez da soilik ikastea, zure ideiekin zerbait handia sortzeko lehen pausoa izango da. «Batera- We4all programak aukera paregabea eskaintzen dizu: 16 eta 20 urte bitartean badituzu, zure herriko beste gazteekin batera ekintzailetzan, ekonomia sozialean eta xededun proiektuetan trebatu ahal izango zara. Ezagutuko dituzu zure gaitasunak, interesak eta zure ideiak nola garatu komunitatearentzat baliagarri izateko. Eta hori guztia esperientzia praktiko baten bidez, giro kolaboratibo eta dinamikoan».
Mondragon Unibertsitateko Empresagintza (MU) eta Mondragon Team Academy (MUE-MTA) metodologian oinarrituta, programa hau Tazebaez - Travelling U kooperatibarekin elkarlanean diseinatua izan da, ikasketa esperientzia erreal bat eskaintzeko, gaur egungo munduarekin konektatuta.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.