Orio
ARC 2 mailako Orio B traineruak larunbatean abiatuko du denboraldia, AstilleronAulki Mugikorreko Espainiako txapelketan, Oriok 19 ontzi arituko dira Sevillan
Orio Orialki B traineruak denboraldi berria hasiko du, aurten ARC2 mailan, larunbatean 13:00etan Astilleron jokatuko den lehen jardunaldiarekin. Angel Mari Larrañagak jarraitzen du entrenatzaile modura eta helburua, bikoitza, arraunlariak lehen talderako prestatzen jarraitzea eta, ahal izanez gero, galdutako maila berreskuratzea.
Iaz juxtu ibili ondoren, aurtengorako plantilla zabalagoa dago, eta B traineruan, ondorengo gazteak ibiliko dira: Unax Aranburu Mauriz, Iban Arrospide Murua, Ugaitz Astigarraga Arregi, Jon Barranco Albeniz, Ibai Domingues Otxoa, Beñat Esnaola Bastarrika, Martin Gonzalez Volkmann, Ohian Gozategi Urbieta, Erik Herrreras Urbizu, Oier Ikazeta Arriola, Ander Irigoras Ponce, Urko Iturrioz Arabaolaza, Julen Izagirre Gaztañaga, Ohian Manterola Laskibar, Unai Otegi Ayerza, Jurgi Plazaola Aizpurua, Iñaki Sagarna Osa, Beñat Susperregui de Lucas, Unai Torres Sologaistoa, Jon Trecet Burguera, Jon Wang Unzueta Gaztelumendi, Unx Uralde Alcoba, Julen Urretabizcaya Unanue eta Koldo Urrutia Badiola.
Tolosaldetik etorritakoak badira, Arraun Lagunak-etik, uruguaiar bat, baina gehienak etxekoak. Guztira, 24 arraunlari eta laguntzaile lanetan Xabier Altuna, Josu Atorrasagasti, Andoni Campos, Xabier Manrique, Itziar Olasagasti eta Miren Josebe Salsamendi izango dituzte.
Aulki mugikorra
Era berean, asteburu honetan eta Sevillako Guadalquivir ibaian, Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketak jokatuko dira. Bertan, Estatuko 60 elkarte, 477 ontzi modalitate guztietakoak eta 1.100 arraunlaritik gora bilduko dira, gaur hasi eta igandea bitartean, kadete, jubenil (-23 urtekoak), absolutu eta ParaOlinpikoak. Orio bertan izango da, 19 ontzi aurkeztuko dituelarik: 10 kadeteak, 7 jubenilak; 1 (23 urte azpikoa) eta 1 absolutua, 50 pertsonako espedizioarekin.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.