Borrar
Besteak beste, haurrek puzgarriak izango dituzte Anibarko Portuan.

Orio

Anibarko Portuak bere festak ospatuko ditu egun osoan zehar

Puzgarriak, jubilatuei hamaiketakoa, sagardoa txotxean, tortilla patata lehiaketa, haur jolasak ... egitarauaren barne

El Diario Vasco

ORIO.

Viernes, 20 de junio 2025, 21:05

Anibarko Portuak auzoko festak ospatzen ditu. Urteak daramatzate ospakizun honekin eta aurtengoan bi egunetara luzatu dute egitaraua. Atzokoan, arratsaldez, 3x3 futbol txapelketa jokatu zen eta ondoren triki-poteoa izan zen Alaitz eta Anderrekin.

Gaurko eguna zabaltzeko, 11:00etan puzgarriak eta apar festa haur eta gaztetxo guztientzat. Ondoren, 11:30ean, jubilatuei hamaiketakoa eskeiniko zaie Kaiua tabernan. Eguerdiko 12:30ean, sardina jana eta sagardoa txotxean, Musika Eskolako trikitilariek alaituko dutelarik giroa. Jarraian, 13:30ean, tortilla patata lehiaketa eta dastaketa eta 14:30ean hasita, lagun arteko bazkaria (nork bere bazkaria eraman behar du). Bertaratzen direnek, parrilla izango dute. Arratsaldean, 16:30ean, haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana; egitaraua ixteko, 21:30ean, lagun arteko afaria (bakoitzak berea eramanaz) eta 22:30etik aurrera, Nestor Gozategi DJa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Anibarko Portuak bere festak ospatuko ditu egun osoan zehar

Anibarko Portuak bere festak ospatuko ditu egun osoan zehar