Mutilen lehen trainerua bigarren A Coruñan, orainarteko postu onena

Berdin-Berdinak. Elkarteko zortzikoak lehen aldiz hartu du parte Espainiako Txapelketan. / DV
Berdin-Berdinak. Elkarteko zortzikoak lehen aldiz hartu du parte Espainiako Txapelketan. / DV

Orio AE-ko bederatzi ontzik Sevillan hartu dute parte Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Asteburu intentsoa Orio Arraun Elkartearentzat. Batetik, bi lehen traineruak A Coruñan izan ditugu. Mutilak larunbatean seigarren izan genituen eta igandean bigarren, orainarteko posturik onena lortuz, Banderaren sailkapenean hirugarren amaitu zutelarik . Sailkapen orokorrean bosgarren dira, Santurtzirekin 42 puntura berdinduta. Neskek, berriz, bai larunbat eta bai igandean bigarren amaitu zuten, Donibaneren atzetik.

Bestalde, ARC-2 ko ontziak larunbatean bigarren egin zuen Mutrikuko estropadan eta igandean, laugarren Donostiakoan. Sailkapen orokorrean hirugarren dira Camargo eta Getxoren atzetik.

Aulki Mugikorra

Adierazi ere, asteburu guztian Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketak jokatu direla Sevillan infantil eta kadete mailentzat, Orio Arraun Elkarteak 9 ontzi aurkeztu zituelarik. Horietatik, bat finalera sailkatu zen (1.-6. postuak), eta azkenean 5. postua eskuratu zuen emakume kadeteen skull laukoak. Beste 6 ontzi 'B' finalera sailkatu ziren (7.-12. postuak). Horietatik bik 7. postuak lortu zituzten, beraien finala irabaziz: emakume infantilen skiff bakarkakoak eta zortziko gizon infantilak. Beste 3 ontzi 8. postuan sailkatu ziren, 'B' finalean bigarren: emakume infantilen skull laukoa; emakume kadete lemazain gabeko bikoa, eta gizonen zortziko kadete inklusiboa, 'Berdin-Berdinak zortzikoa.

Orio A.E.ko beste ontzi bat 9. sailkatu zen, gizon kadeteen skull laukoa. Azkeink, bi ontzik ez zuten finaletara sailkatzerik izan, gizon kadete skull bikoitza ete gizon kadete skiff bakarkakoak.

Zortziko inklusiboa

Sevillan jokatuko den aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan, lehenbiziko aldiz, zortziko inklusibo batek parte hartuko du: Berdin-Berdinak elkartekoa. Zortzikoa, kadete mutilena, Orioko Arraunketa Elkartearen fitxarekin lehiatuko da.

Zortzikoarekin batera, Berdin-Berdinak elkarteko beste bi ontzi ere lehiatu dira txapelketan: neska infantilen skull bikoitza eta neska infantilen skiffa. Azken bi horiek Donostiako Ur Kirolak taldearen fitxarekin aritu dira. Azken hilabeteetan Iñaki Arratibel entrenatzaileak lan handia egin du arraunlariak prestatzen eta ilusioz hartu dute Sevillako lehen erronka hau.

Temas

Orio

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos