Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Hitzarmena. Sinatzen udaleko eta Izarraitz-eko ordezkariak. DV

Hitzarmena Udala eta Izarraitzen artean Mutiozabal ontziolako lanak bideratzeko

Udala datorren ikasturtean hasiko da ontziola barrutik egokitzen eta horretarako jasoko du ikastetxearen laguntza

Asteazkena, 4 uztaila 2018, 00:18

Comenta

Udala eta Izarraitz ikastetxea elkarlanean arituko dira datorren ikasturtean Mutiozabal ontziolan egin beharreko egokitze-lanak bideratzeko: banaketa-planoak egin, zur-lanak exekutatu... Lan horien azken helburua ontziolaren jarduera berreskuratzea da.

Udala datorren ikasturtean hasiko da Mutiozabal ontziola barrutik egokitzen eta, lan horretarako, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikastetxeko irakasle eta ikasleen laguntza izango du. Beñat Ibaieta zumaiarrak gidatuko ditu Mutiozabal ontziolan egiten diren lanak.

Hitzarmena, hasiera batean, bi urterako sinatu dute, luzatzeko aukerarekin. Helburua, untziolaren ateak ahal den azkarren irekitzea litzateke.

Udalbatzarraren aretoan sinatu zuten hitzarmena eta bertan izan ziren, Udalaren ordezkariez gain, Izarraitz ikastetxeko ordezkariak eta Mutiozabal proiektuaren arduradun Beñat Ibaieta.

Gogoratu behar dugu Eusko Jaurlaritzak Orioko Udalari pasa den otsailean jakinarazi ziola Mutiozabal ontziola Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian inskribatzen zuela, monumentu kategoriako kultura-ondasun gisa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hitzarmena Udala eta Izarraitzen artean Mutiozabal ontziolako lanak bideratzeko

Hitzarmena Udala eta Izarraitzen artean Mutiozabal ontziolako lanak bideratzeko