Borrar
Adimen artifiziala kultura eta sormen prozesuetan aztertuko da.

Getaria

UKUEk adimen artifiziala kultura eta sormen prozesuetan erabiltzeko tailerra antolatu du

Urriaren 21ean eta 23an izango dira saioak, 09:30etik 12:30era bitartean

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Asteazkena, 8 urria 2025, 20:25

Comenta

Urola Kostako Udal Elkarteak Adimen artifiziala erabiltzeko ikastaroa antolatu du, baina, kultura eta sormen prozesuei bideratuta. Eskualdeko kultura eta sormen alorreko eragileek, beraz, aukera izango dute AAren jakintza orokorrei, erabilpen desberdinei edota etika eta legediari buruzko irakaspenak jasotzeko.

Aurrez aurreko saio teoriko-praktikoen bidez, testuak, irudiak, bideoak edota musikaz gain, testutik irudira, iruditik bideora edota testutik bideora nola sortu ikasiko dute parte hartzaileek. Hiru orduko bi saio izango dira, urriaren 21ean eta 23an, 09:30etik 12:30era.

Gainera, taldeko saioen ondoren parte-hartzaileek banakako tutorizazio saioa jasotzeko aukera izango dute.

Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa izango da ordenagailu eramangarria edo bestelako gailu informatikoren bat norberak ekartzea. Hala ere, halakorik ez dutenei Urola Kostako Udal Elkarteak utzi diezaieke bat.

Tailerraren eduki zehatza honakoa da; AAra hurbilpena: Sarrera: Zer da adimen artifizial sortzailea? Prompt ingeniaritza. Edukien sorrera: musika, testuak, irudiak, bideoak...: IA desberdinak sortu nahi denaren arabera

AAren erabilpena, kultura eta sormen prozesuetan AAren erabilera desberdinak. Testu/irudi/musika sorrera. Testutik irudira. Iruditik irudira. Testutik bideora. Iruditik bideora.

Etika eta AAren erabilpenean kontuan hartzekoak; pribatutasuna, egile eskubideak eta erantzukizuna.

Izen-ematea hemen egin ; form.jotform.com/241222818800045. Informazio gehiago jasotzeko bi bide hauek erabili daitezke, posta elektronikoaren bitartez (enpresa@urolakosta.eus) edo telefono zenbakira deituta (943 89 08 08).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco UKUEk adimen artifiziala kultura eta sormen prozesuetan erabiltzeko tailerra antolatu du

UKUEk adimen artifiziala kultura eta sormen prozesuetan erabiltzeko tailerra antolatu du