Getaria
San Anton mendiaren magia ezagutzeko irteera eta zinea, biharGoizeko 10:00etan plazan bilduko dira, eta arratsaldean zinea izango da Iturzaeta Aretoan
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Ostirala, 17 urria 2025, 20:49
San Anton mendira irteera antolatu dute ingurune naturalaren magia bertatik bertara ezagutzeko Joxepo Teresen eskutik. Hitzordua 10:00etan izango da herriko plazan.
Mendi Astearen baitan prestatutako egitasmoa da. Arkamurka Natura Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Joxepo Terresek azken urteotan San Anton mendiaren inguruan egindako lanak emandako fruituak herritarrei zabaltzeko antolatu da irteera. Ibilbidearen baitan, jarri berri diren lau panel informatiboetan ere geldiuneak egingo ditu Teresek. Paneletan, harralde inguruko faunaren argazkiak eta informazioa dago ikusgai, baita QR bidez bideratutako bideo eta beste hainbat ikus material. Parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da Turismo Bulegoan.
Arratsaldean Mendi Tour, Mendi Filmeko Onenaren proiekzioa egingo da Aitor Elduaien arduradunak aurkeztuta, Iturzaeta Aretoan, 18:00etan. Bertan, mendiko zinema jaialdi ospetsuaren azken edizioko film labur eta dokumental esanguratsuenak ikusi ahal izango dira, hala nola, Haize Lerroak, Zazpi, eta Peligro, no asomarse.