Borrar
Ekaitz Esteban, Antonio Iturbe, Iban Isasti eta Argizka Balentziaga aurkezpen egunean. AMAXKAR

Getaria

San Anton jaietako egitaraua ezagutarazi dute

Lehen ekimena pilota partida zenez Sahatsaga frontoian egin zuten aurkezpen ekitaldia

Larunbata, 11 urtarrila 2025, 20:37

Comenta

Ostiralean ekin zitzaion 2025eko lehen herri jaiei, San Antonak. Azken urteetan egin den bezala Binakako Pilota Txapelketako norgehiagokarekin ireki ziren festak eta hilak 19ra bitartean adin guztietarako proposamenak egongo dira.

Sahatsaga pilotalekuan egin zen aurkezpena. Bertan izan ziren Ekaitz Esteban alkateordea, Txeruko Antonio Iturbe, Iban Isasti Festa Batzordeko kidea eta Argizka Balentziaga Getariako Txakolina Jatorri Izendapeneko ordezkaria. Bakoitzak bere ataleko gaiak jorratu zituen.

Pilota partidak Sahatsaga bete zuen eta partida polita ikusi izan zen nahiz bi bikoteen artean sailkapen egoera oso ezberdina izan. Behar handiena zutenak nagusitu ziren, Etxeberria eta Martija, txapelketako lehen puntua lortuz, 22 eta 15 irabazi ondoren.

Festen egitarauari begirada botata ikusten da, eta horrela azaldu zuten, datorren osteguna haurrei zuzendua egongo dela, 17:00etatik aurrera txokolate beroa banatuko dute. Ondoren, Ekain Txou pailazoaren 'Arlote bat' ikuskizunaren txanda izango da, eta azkenik, buruhandiek girotuko dituzte kaleak.

San Anton Eguna ostiralean helduko da eta egun horretan Estebanek azaldu zuen bezala «haurrek ere aurten tartea izango dute, ikastetxean jai izan eta festatik kanpo ez geratzeko, Sahatsagan kimika esperimentuak egiteko aukera edukiko dute».

Bestela, txakolin uzta berria ezagutzeko aukera izango da, 24 upategiren ardo berriak dastatuz. Lizaso eta Egaña bertsolariak pregoia egin eta jarraian kopak sei euroren truke salduko dituzte, sei txakolin hartzeko aukera emanez,

Arratsaldeko 18:00etan, herri kirolen erakustaldia, frontoian. Aizkorarekin Julen Alberdi Txikia IV.a, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Mikel Larrañaga, eta Getarian bizi den Joseba Otaegi zizurkildarra arituko dira. Harrijasotzaileak Ainitze Zumeta, Lierni Osa eta Olaia Esnaola izango dira.

Isastik larunbateko egitarauaren berri eman zuen, gazteei zuzendutako proposamen ezberdinekin. Igandean, Musika Bandaren emanaldia eta bertso jaialdia. Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Aner Peritz eta Ohiana Iguaran (Gipuzkoako Txapelketako bost lehenak) eta Libe Goenaga getariarrarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Anton jaietako egitaraua ezagutarazi dute

San Anton jaietako egitaraua ezagutarazi dute