Getaria
Klima aldaketaren ondorioak aurkeztu eta aztertzeko saioa Zarautz JauregianJuan Mari Zubiaurre
getaria.
Astelehena, 22 iraila 2025, 20:21
Urola Kostako Udal Elkarteak Klima aldaketaren ondorioak aurkeztu eta aztertzeko saioak antolatu ditu eta gaur arratsaldeko 17:30ean Zarautz jauregian egingo dute Getariari dagokiona.
Eskualdeko sektore ekonomikoko eragileei zuzendutako saioak dira, klima aldaketak euren negozioetan nola eragin duen, eta eragingo duen, partekatzeko.
Ezinbestekoa da Urola Kostako sektore ekonomikoetan diharduten eragileen ekarpena, ikerketa eta ondorioztatuko den txostena ahalik eta osatuena izatea. Informazio gehiago, ondoko telefono-zenbakian 943 24 96 82.