Borrar
Areto futboleko taldea pozik lehen partidan garaipena lortu ondoren Sahatsaga kiroldegian. KETA

Getaria

Keta Babyautoko areto taldeak irabazi eta futbolekoak galdu

Sahatsaga kiroldegian ekin zion aretoko taldeak Goregoen Mailari 7 eta 3 Makax taldea menperatuz

Astelehena, 6 urria 2025, 20:11

Comenta

Getariako Keta Babyauto taldeek emaitza oso ezberdinak izan dituzte asteburuan. Areto futboleko taldeak bere lehen jardunaldia jokatu zuen Gorengoen Mailan eta futbolekoak Legazpin zuen hitzordua.

Ostiral iluntzean Sahatsagan jokatu zuen aretoko taldeak Makax taldearen aurka eta bikain ekin zioten denboraldiari, 7 eta 3 nagusitu baitziren getariarrak.

Galtzen hasi arren, berehala berdindu zuen Oihan Larrañagak. Insausti eta Noonan izan ziren markagailuan zuloa zabaldu zutenak. Zubizarretak eskuarekin atera zuen atepetik baloia eta txartel gorria ikusita jokatzerik gabe geratu zen.

Bisitariek gola egin eta Jokin Urrestiren golak 4 eta 2koa jarri zuen lehen zati amaieran. Unai Isasti, behatz bat hautsita, gehiago jokatzerik gabe geratu zen atsedenera joan aurretik.

Urrestik lasaitasuna eman zion taldeari beste bi gol egin ondoren eta aurkariek euren hirugarrena sartu ondoren, Arostegiak etxekoen azkena egin zuen.

Ilintxarekin galdu

Futbolean Alguacilen taldea Legazpin izan da eta denboraldiko lehen porrota eskuratu dute. Ilintxa 1 eta Keta 0 izan da azken emaitza. Partida parekatua eta gogorra izan zuten getariarrek. Lehen zati amaieran hobeak izan arren ezin golik egin eta bigarrenean etxekoak izan ziren aurrerapauso bat eman zutenak. Ketak bere aukerak izan zituen baina ate aurrean hutsegin zituzten eta partidako 92. minutuan kontraeraso batean egin zuen Ilintxak bere gola eta garaipena eskuratu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Keta Babyautoko areto taldeak irabazi eta futbolekoak galdu

Keta Babyautoko areto taldeak irabazi eta futbolekoak galdu