Borrar
Txakolinaren uzta berria dastatuta pozik. AMAXKAR
Gaur ospatzen da San Anton eguna, txakolina, musika eta herri kirolekin

Getaria

Gaur ospatzen da San Anton eguna, txakolina, musika eta herri kirolekin

2024ko uzta berria probatzeko aukera izango da eguerdian baina egun osoan bada Getarian zeregina

Jueves, 16 de enero 2025, 20:12

Urtarrilaren 17a San Anton eguna da Getarian eta urteroko legez festa giroa nagusituko da herrian. Goizean goiz ekingo saio ekimen ezberdinei eta txakolina, musika eta herri kirolak izango dira ekintza nagusiak baina umeek ere euren txokoa izango dute goizean.

Hona hemen gaurko egitaraua; 09:00etan, diana Gazte Alaiak txistulariekin. 10:00etan haurrentzako Kimikarien Tailerra. AZken urteetan festa egitarua osatzean ohartu ziren egun honetan haurrak eskolarik ez dutela eta lehen beraientzat ezer berezia ez zegoela eta horregatik prestatu dute ekintza hau.

11:00etan, meza nagusia eta ordu berean txakolin uzta berriaren aurkezpena, Cristobal Balenciaga Museoan, komunikabide eta Jatorrizko Deituraren ordezkariekin.

12:30ean, txakolin uzta berriaren dastaketa, egingo da frontoian. Irekiera pregoia Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak egingo dute. 24 bodega izango dira bertan. Kopak sei euroren truke salduko dituzte, sei txakolin hartzeko aukera emanez. 13:30ean Lizaso eta Egaña bertsolariak udaletxeko balkoitik.

Arratsaldeko 18:00etan, herri kirolen erakustaldia abiatuko da, frontoian. Aizkorarekin Julen Alberdi Txikia IV.a, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Mikel Larrañaga, eta Getarian bizi den Joseba Otaegi zizurkildarra arituko dira. Harrijasotzaileak Ainitze Zumeta, Lierni Osa eta Olaia Esnaola izango dira. Segidan, iparraldeko Atzarbale txaranga eta ondoren, herriko DJ festa.

Bihar, Gazte Eguna

Festa egitaraua ez da gaurko egunera mugatu eta bihar, urrutira joan gabe, jarraipena izango du. San Anton bigarrena ospatzen da, Gazte Eguna bezala izendatu dutena. Garbi dago nori zuzendua dagoen bigarren egun hau, gazteei eta hau da beraientzat prestatu den egitaraua.

Bazkal aurreko poteo musikatuarekin ekingo zaio egunari. 14:30ean, herri bazkaria. Euskal Parrilarekin egiteko asmoa daukate bazkaria. Hala ere, horretarako gutxienez 80 pertsonek eman behar dute izena. Gutxiagok emango balute, Batelaren bitartez egingo dute bazkaria.

Ondoren, 'Heriotzaren karro txaranga'. Bazkaldu eta gaueko kontzartuak hasi bitartean gazteak kalean izango dira euren karroarekin poteao alaituz eta arratsaldeari jarraipena emanaz. 21:00etan, Berdura Plazan, Graka kolektiboaren eskutik kontzertuak: GZR (Getaria – Zarautz) eta Benitze. Segidan, frontoian, festa batzordekoek antolatutako kontzertua: Ska-pa (Ska-pe taldearen tributoa). Ondoren, DJak karpa itxi arte. Karpa ixtean, DJak gaztetxean.

Festaren azken eguna igandea izango da eta bertan, 09:00etan Getariako Musika Bandaren diana egingo da herriko kaleak alaituz. 12:30ean Getariako Musika Bandaren kontzertua Salbatore Elizan eta arratsaldeko 18.00etan bertso saioa Cristobal Balenciaga Museoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur ospatzen da San Anton eguna, txakolina, musika eta herri kirolekin