Borrar
Unaxek berriro eskua gora duela amaitu nahiko du bihar. AZPEITIA

Getaria

Esperantza txanda irabaztera joango da bihar Kontxako badiara

Marea Marroiaren presentzia nabarmena izango da ziur, eta autobus zerbitzu berezia egongo da

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Ostirala, 12 iraila 2025

Comenta

Heldu da Getariako Arraun Elkartearentzat egutegiko igande berezienetakoa. Gaur erabakiko dute Kontxako Bandera nork eramango duen eta borroka hortan murgilduta dago Esperantza.

Garaipenaren lehiatik zertxobait urrun egon arren, erronka polita dute Ion Larrañagaren mutilek bihar eguerdian Donostian. Lehenengo txandan izango ditugu eta helmugara lehen postuan heltzea izango da helburua.

Hori lortzen badute nork daki gerora zer gerta daitekeen, Donostiarra hurbil dute eta izugarria litzateke sailkapen orokorrean laugarren amaitzea. Gertatzen dena gertatuta ere, Marea Marroiaren babesa izango dute hasi eta bukatu bitartean.

Gogoan izan, Getariako Udalaren eskaerari erantzunez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu berezia jarriko duela biharko. UK11ren zerbitzu bereziak egongo dira 9:00etan eta 10:30ean. Getariatik atera, Orioraino joan, AP-8a hartu eta Antiguatik sartuko dira Donostiara. Denak Kontxara eta aupa Getaria!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Esperantza txanda irabaztera joango da bihar Kontxako badiara

Esperantza txanda irabaztera joango da bihar Kontxako badiara