Getaria
Ekitaldi jasangarriei buruzko foroa astearteanHondakinen sorkuntza prebenitzeko kanpainaren baitan, 'Ekitaldien anbientalizazioa bultzatzeko foroa' antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak astearterako, abenduaren 10erako. 17:00etan hasiko da, eta ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten dute.
Alondegian elkartuko dira. Foroaren xedea ekitaldi publikoetan (jaiak, merkatuak, azoka txikiak eta bestelakoak) ingurumen jardunbide egokiak zabaltzea eta normalizatzea da, iraunkorragoak egiteko.
UKUEren orrialdean Ekitaldi jasangarriak egiteko jardunbide egokien eskuliburua zintzilikatu dute, eta hala definitzen ditu bertan ekitaldi jasangarriak: «Ekitaldi bat ingurumenerako jasangarria dela esaten da, baldin eta ekitaldiaren diseinutik bertatik hartzen bada kontuan zer inpaktu eragin ditzakeen ingurumenean, eta efektu positiboak sustatzen eta negatiboak arintzen saiatzen bada». Hori nola egin landuko dute astearteko foroan.