Borrar
Las diez noticias de la jornada
Literatur Lehiaketako sarituak udaletxeko batzar aretoan pozik jasotako opariekin. AMAXKAR

Getaria

Banatu dituzte mailaz maila 24. Literatur Lehiaketako sariak

100 lan baino gehiago aurkeztu dituzte, eta epaimahaiaren lana eskertu beharra dago beste behin

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:44

Urtero bezala, udaletxeko aretoan ospatu zuten Getariako 24. Literatur Lehiaketako sari banaketa ekitaldia ostiralean. Ikusmin handia sortzen du sari banaketak herriko hainbat partaidek aurkezten baititu lanak.

Aurtengo edizioan, zazpi maila ezberdinetan banatu dituzte jasotako lanak, bai ipuin, bai bertso/olerki modalitateetan.

Guztira, 100 lan baino gehiago jaso dira aurtengo edizioan eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie urtez urte egitasmoan parte hartu duten guztiei, bai idazle zein epaimahaikideei ere.

Ondorengo kideek osatu dute aurtengo epaimahaia: Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendaria, Jone Lizarralde Ar-tzape Euskara Elkarteko kidea, Bego Alberdi literaturazalea, Maria Martinez de Guereñu Udal Liburutegiko langilea eta Ekaitz Esteban Getariako udaleko kultura eta euskara batzordeburua. Erun Ortiz Udaleko kultur teknikaria aritu da idazkari lanetan.

Guztiak aztertu ondoren, hona hemen epaimahaiaren erabakia, mailaz maila eta sailez sail: LH3 Ipuinan lan saritua: 'Elefante berdea', egilea, Xan Elorrieta Alberdi. Aipamen berezia, 'Liberen mendi txangoa', egilea, Jule Iribar Irigoien. LH4 Ipuinan lan saritua: 'Ixkutuko munduak', egilea, Nerea Farinango Del Rio. Aipamen berezia: 'Zarautz jauregiko abentura', egilea, Nur Lasa Mancilla. LH5 Ipuinan lan saritua: 'Txantxanberdea', egilea, Oihan Iriarte Nuñez. Aipamen berezia: 'Opor kutreak', egilea, Naiara Azkue Garcia. LH6 Ipuinan lan saritua: 'Sorginak', egilea, Sara Ostolaza Iribar. Aipamen berezia: 'Ahaztuak', egilea, Oihane Ostolaza Iribar. 12-14 urte Ipuinaan lan saritua: 'Izarrak', egilea, Lur Elorrieta Alberdi. Helduak Ipuinan lan saritua: 'Nora-ezean', egilea, Maialen Urbieta Agirrezabalaga. Olerki / Bertsoan lan saritua: 'Hiltzen' egilea, Edurne Irigoien Loinaz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Banatu dituzte mailaz maila 24. Literatur Lehiaketako sariak

Banatu dituzte mailaz maila 24. Literatur Lehiaketako sariak