Azpeitia
Urriaren 18an izango da Azpeitia3HGasteiz egitasmoko zazpigarren eta azken etapa29 mendizalek hartu zuten parte, bestalde, Piriniotara egindako azken irteeran
«Ia konturatu gabe», Lagun Onak mendi bazkunako kideen esanetan, iritsi da Azpeitia3HGasteiz egitasmoko azken etapa. Urriaren 18an izango da eta Murgiatik Gasteizera bitarteko ibilbidea osatuko dute mendizaleek, tartean, Jugatxiko ermira, Arrotako mendilerroa edo Foronda igaroko ditzute Andre Mariaren enparantzan amaitu baino lehen.
Azpeititik Gasteizera bitarteko ibilaldia –Hiru handiak tartean zeharkatuz– ekimena ondo baino hobeto amaitzeko, herrira bueltatu ostean, mendizaliek tabernan afaria egingo dute. Ibilaldian zein afarian parte hartu ahal izateko jarraibideak Lagun Onak mendi bazkunaren web orrian ikus daitezke.
Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldz, 20 euro. Afariaren prezioa, berriz, 45 eurokoa da.
Urriaren 18an, goizeko 7etan izango da irteera, anbulatorio aurretik. 21 kilometro eta 400 metro positiboko desnibela ditu ibilbideak.
Bestalde, Lagun Onak mendi bazkunako kideek Piriniotara irteera egin berri dute. Pasa den asteburuan izan zen hori eta 29 lagunek hartu zuten parte. Larunbatean, Monte Perdido (3.355 m.) igo zuten eta igandean, Mondoto (1.962 m.).
Lagun Onak M.B-ak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei bidaia osoan izan duten giro onagatik.