
Azpeitia
Sortzaileei babesa eskaintzeko, Sorkuntza beketarako azalpen saioak daude ostegun honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Sortzaileei babesa eskaintzeko, Sorkuntza beketarako azalpen saioak daude ostegun honetanAzpeitiko Udalak eta Kulturaz Kooperatibak martxan dute jada 2025eko sorkuntza beken deialdia, eta aurten ere 20.000 euro bideratuko dira artisten sormena babesteko. Iazko moduan, 12.000 euro kultur sorkuntzetara bideratuko dira, eta beste 8.000 euro kultur sorkuntzen egonaldietarako, bi beka banatuz, bakoitza 4.000 eurokoa. Interesdunek apirilaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak.
Sorkuntza bekek helburu dute kulturaren arlo ezberdinetan lan egiten duten sortzaileei beren sormen prozesuan laguntzea. Bekak musika, pintura, eskultura, literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, komikiak, soinu konposizioa, dantza edota beste edozein diziplinarekin lotutako lanak gauzatzeko aukera emango diete sortzaileei.
Bekara aurkezteko, gutxienez 16 urte izan behar dira eta Azpeitiko Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzaren hamargarren artikuluan jasotako baldintzak bete behar dira. Sorkun-tza egonaldiek, gutxienez, sei asteko iraupena izan beharko dute.
Era berean, badaude bekaren ukapena ekar dezaketen arrazoiak, hala nola: bost urtetik gorako esperientzia izatea arlo jakin batean, kultur arlotik urtean 28.000 euro gordin baino gehiago irabaztea, eskaera elkarte batek egitea, aurreko deialdietan diziplina bereko beka bat jasoa izatea edo proiektuak indarkeria sustatzea edo indarkeria motaren baten apologia egitea.
Bekaren oinarrien eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio guztia udalaren webgunean eskuragarri dago.
Aurten, gainera, Azpeitiko Udalak, Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean, sorkuntza bekei buruzko bi azalpen saio antolatu ditu. Saio horiek ostegun honetan, martxoaren 27an, egingo dira: 15:30ean, presentzialki egin ahal izango dira, Dinamoa sormen gunean, eta 17:00etan, online.
Interesdunek proiektuak aurkezteko prozesua ezagutu, irizpideei buruzko azalpenak jaso eta dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute. Bertan parte hartzeko asmoa dutenek, aurrez galdetegi baten bidez izena eman behar dute. Horretarako kulturaz.eus atarian bete daiteke galdetegia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.