Borrar
Urtz talde mitikoak zabalduko du maiatzeko egitaraua 'Eraldatzen'-ekin batera. KULTURAZ
Maiatza «koloretsu» dator Azpeitira Kulturaz kooperatibaren eskutik

Azpeitia

Maiatza «koloretsu» dator Azpeitira Kulturaz kooperatibaren eskutik

Kontzertuek, tailerrek, antzerkiek, zinemak bakarrizketek eta beste hainbat ekitaldik osatuko dute Soreasuko, Sanagustingo edo Dinamoako egitaraua

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 30 de abril 2025, 20:05

Egitarau oparoa prestatu du Kulturaz Kooperatibak maiatzerako. Sanagustin kulturgunean, Soreasun edota Dinamoa Sormen Gunean hainbat kontzertu, zinema emanaldi, tailer, antzerki edo bakarrizketa saio izango dira hilabete osoan, gustu eta adin guztietako eskaintza zabalarekin.

Sanagustin kulturguneak hartuko dituen kontzertuei dagokionean, maiatzaren 10ean izango da lehena. Urtz talde mitikoa izango da oholtza gainean eta Eraldatzen izango du alboan. 22:00etan hasiko da emanaldia.

Astebete beranduago, maiatzaren 17an, Sare Eguna izango d a Azpeitian eta ospakizun horren bueltan beste hainbat kontzertu hartuko ditu Sanagustinek. Su Ta Gar, The Friday's Crew , eta Trikidantz izango dira bertan (21:00).

Maiatzaren 25ean, berriz, Katapulta egitasmoko kontzertua izango da, ostiralez. Nuria Culla eta Lukeri tartea egingo zaie (18:00).

Antzerkia eta bakarrizketak

Kontzertuez gain eta Sanagustingo oholtzatik haratago, Soreasu ere kultur gune bihurtuko da. Hala, maiatzaren 22an, antzerkia izango da bertan. Euskaraldiaren baitan 'Zopa' antzezlana aurkeztuko da, 19:00etan.

Hurrengo egunean, maiatzaren 23an, Zuhaitz Gurrutxagak bakarrizketa saioa eskainiko du. 'Nortasun agiria' izenburupean bere hirugarren bakarkako lana da. Aurrekoetan bezala, egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da eta besteak beste, bikote erlazio haustura batek sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristea zein den zailaz, edota TOC (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa) gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da.

Tailerrak eta zinea

Kultur eskaintza Dinamoa Sormen Gunean eskainiko diren tailerrekin edota astebururo eskainiko diren zine emanaldiekin borobilduko da, tartean, Zinegoak jaialdiaren baitako film laburren zikloa (maiatzaren 14an) edota Menditour (maiatzak 20) izango dira.

Kontzertuetarako eta gainerako emanaldietarako sarrerak aurrez eskura daitezke www.kulturaz.eus atariaren bitartez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maiatza «koloretsu» dator Azpeitira Kulturaz kooperatibaren eskutik