
Azpeitia
94 lagunek osatu dute Azpeitia-Gasteiz egitasmoko hirugarren etapaSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
94 lagunek osatu dute Azpeitia-Gasteiz egitasmoko hirugarren etapaAzpeitia-Gasteiz ekimeneko hirugarren etapa egin dute asteburuan Lagun Onak mendi bazkunakoek. 94 lagun elkartu ziren autobusez Zegamara joan eta handik Arantzazuko Santutegira bidea hartzeko. Bi aukera zituztenpartehartzaileek. Aizkorriko gailurretik igarota Arantzura iristea edota Aizkorri alde batera utzi eta Oltzako Bordetatik barrena heltzea. Beraz, batzuk desnibela zertxobait arindu eta santutegira iristeko hautua egin zuten eta besteek, berriz, Aizkorriko gailurra zapaldu zuten aurrena. «Eguraldiak ateri eutsi zion eta oinez ibiltzeko giro atsegina izan genuen jardunaldu guztian zehar», esan dute Lagun Onak mendi bazkunako kideek.
Hurrengo etapa maiatzaren 31n izango da. Arantzazutik Lenitz Gatzagara bitarteko 28 kilometro izango dituzte aurretik. Arabako lurretan sartuko dira mendizaleak, bidean Andarto edo Degurixako parajeak zeharkatu ostean. Landako urtegian amaituko dute eguna.
Guztira zazpi etapetan Gasteizera iristea aurreikusten dute Lagun Onakekoek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.