Borrar
Lanaren ardatz nagusiak aldaka eta masailezurradira. KULTURAZ
'La ira neumática' performancea aurkeztuko du Izaro Ieregik Dinamoan

Azpeitia

'La ira neumática' performancea aurkeztuko du Izaro Ieregik Dinamoan

Dinamo Sormen Gunean bertan ondu du lana eta bertan izango da aurkezpena, 17:00etan hasita. Nahi duen orok izango du emanaldiaz gozatzeko aukera

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 11 de abril 2025

Emakumeen amorrua ardatz hartuta, Izaro Ieregi artista bizkaitarrak bere azken performance-lana aurkeztuko du igande honetan Dinamoan, 'La ira neumática izenburupean'. Pieza hau ikerketa koreografikorako proposamena da, amorruaren inguruko hausnarketa bat, gorputzaren grabitatearen noziotik abiatuta. Dinamoan bertan ondu du lana Ieregik eta igandean, 17:00etan, leku berean aurkeztuko du. Sarrera doan da.

Ieregiren hitzetan, «grabitateari buruz poetikoki pentsatzeak aukera ematen dit subjektu erlazionalago baterako proposamenak pentsatu eta sortzeko». Artistak subjektu tente eta bertikal baten nozio maskulinoa desmuntatzeko baliatzen du grabitatea, tresna politiko gisa ulertuta. Paul B. Preciadok bere azken lanean kapitulu oso bat eskaintzen dio grabitatearen erabilera politikoari. Hau da, koreografia sozialetik kanpo gertatzen diren keinu edo mugimendu debekatuei; adibidez, Rosa Parksen gorputzaren grabitatea zurientzako autobuseko eserleku batetik jaikitzeari uko egin zionean. Hau grabitatearen erabileraren bitartez amorru erakustaldi bat da. 'La ira neumática'-n amorrua ez da emozio geldiarazle hutsa, baizik eta aktibazio tresna gisa ulertzen da. «Emakumeen amorrua fetitxizatua izan da eta, beraz, ukatua. Zer gertatzen da katua sakatzen duena gizon tente bat ez denean?», galdetzen du Ieregik, Valerie Solanasek Andy Warholi egindako tiroaz gogoratuz.

Performanceak zazpi performerren parte-hartzea aurreikusten du, eta gorputza, ahotsa eta soinua uztartuko dituen iraupen luzeko koreografia batean oinarrituko da.

Artistaren esanetan, lanaren ardatz nagusiak aldaka eta masailezurra izango dira: «Amorrua aldakan kokatzen da. Masailezurra bigarren aldaka da».

'La ira neumática' ez da soilik arte-eszenaratze bat, «indarkeria eta emozioen inguruko genero-aberrazioen gaineko gogoeta kolektiborako gune» bat ere bada, dio egileak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'La ira neumática' performancea aurkeztuko du Izaro Ieregik Dinamoan