Haur masaje ikastaroa emango dute urtarrilean Iraurgi Ikastetxean
E.A.
Azpeitia.
Igandea, 18 abendua 2022, 00:06
Urtarrilean hasita haur masaje ikastaroa antolatu dute 'Eskutik' programaren barruan eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du ikastaroan. Izan ere, irekia izango da (ikastetxeko familientzat doainik eta besteentzat, 40 euro hiru saioak).
Masajeak dituen onurez gain, seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren beste hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera ere izango da saio hauetan; adibidez, haurren garapen psikomotorea, haurrak bere ingurunea esploratzeak duen garrantzia, esfinterren kontrola etab. Saioak astelehen arratsaldetan izango dira Haur Eskolan, 17:15ean hasi eta ordu beteko iraupenarekin gutxi gorabehera. Ana Zendoia, haur masaje hezitzailearen gidaritzapean izango dira saioak.
Urtarrilaren 16an, 23an eta 30ean dira eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta familiei eta haurdun dauden familiei zuzenduta dago. Arropa erosoa eta toaila edo zapi bat eraman beharko dira ikastarora.
Talde mugatuak izango direnez, interesa duenak, 943 81 02 10 telefono zenbakira deitu edo idatzi dezala administrazioahh@iraurgi.com helbide elektronikora, urtarrilaren 9a baino lehen.