Borrar
Eraitsiko duten etxebizitza hutsik zegoen. UDALA

Azpeitia

Hasi dira Nuarben aparkalekuak egokitzeko eraisketa lanak

Gutxienez hiru egunez; hau da, ostegunera arte, itxita izango da auzotik igarotzen den errepidea, Udalak aurreratu duenez

Eli Aizpuru

Azpeitia

Astelehena, 29 iraila 2025, 20:48

Comenta

Azpeitiko Udalak Nuarben aparkaleku berri bat egokitzeari ekin dio. Udal ordezkariek adierazi dutenez, azken urteotan auzotarrek behin eta berriz helarazitako eskaerei erantzuteko sortu da egitasmoa. Autoak uzteko leku gehiago behar zuen auzoak, eta orain premia horri erantzungo zaio. Horretarako, ordea, aurrez eraikin bat bota beharko dute: pilotalekuaren alboan dagoen 27 zenbakiko etxea, eta horretan hasi dira. Etxe horren eraisketa izango da lanen lehen urratsa, eta haren lekuan bertan egingo dute aparkalekua. «Auzotarrek aspalditik egindako eskaera bat da eta horri erantzuna eman nahi diogu», azaldu du Udalak, herritarren ahotsa erabakiaren erdigunean jarri dela nabarmenduz.

Errepidea itxita

Dagoeneko hasi dituzte eraiste lanak eta aste honetan (atzotik aurrera) itxi egingo dute pilotalekuaren eta eraitsiko duten eraikinaren aurretik igarotzen den errepidea. Udalak aurreikusi du gutxienez hiru egunez luzatuko dela itxiera hori ibilgailuentzat. Hala ere, oinezkoek ez dute murrizketarik izango: bertatik pasatzen jarraitu ahal izango dute.

Aldaketa garrantzitsua

Nuarbeko bizilagunek, beraz, aurki auzoan aparkartzeko duten arazoari aurre egin ahal izango diote, eta herritar askok beharrezko-tzat jotzen zuten azpiegitura horrek auzoaren egunerokoan aldaketa esanguratsua ekarriko du. Udalaren esanetan, «egunerokotasuna errazteko eta bizi kalitatea hobetzeko» urrats praktikoa da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hasi dira Nuarben aparkalekuak egokitzeko eraisketa lanak

Hasi dira Nuarben aparkalekuak egokitzeko eraisketa lanak