Gogoz hartu zituzten herritarrek Olentzero eta Mari Domingi
Asteartea, 27 abendua 2022, 00:06
Herriz herri nahikoa lan izan dute Olentzero eta Mari Domingik. Azpeitira zapatu eguerdian iritsi ziren eta ikazkinek hainbat eta hainbat herritar agurtu zituzten. San Martin egoitza bisitatu zuten estreinako eta aiton amonak agurtu ostean, herriko kaleetan ibili ziren gurdiaren gainean. Eguraldia lagun, ehunka azpeitiar atera ziren kalera hauei ongi-etorria egitera. Ondoren, plazan, txikitxoek biekin egoteko aukera izan zuten eta eskutitzak eskura emateko ere.