Borrar
Ikusleek kantuan eta ondo pasatuz parte hartzeko aukera izango dute. KULTURAZ
'Euskelelea' ikuskizunaz gozatzeko aukera igande honetan Soreasu antzokian

Azpeitia

'Euskelelea' ikuskizunaz gozatzeko aukera igande honetan Soreasu antzokian

Musika Eskolako abesbatza eta Luix Beltza dantza eskolako dantzariak Euskal Barrokensemble taldearekin batera izango dira 17:00etatik aurrera

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 21 de marzo 2025, 20:01

Azpeitiko Soreasu antzokian hitzordu berezia izango da igande honetan, 17:00etan hasita. 'Euskelelea' ikuskizuna taularatuko dute, haurrei zuzendutako baina familian gozatzeko ipuin musikatua.

Euskal Barrokensemble taldearen eskutik dator proiektua, Enrike Solinisen gidaritzapean, eta ez dira bakarrik izango agertokian. Juan Antxieta musika eskolako abesbatza eta Luix Beltza dantza eskolako dantzariak ere arituko dira, ikusleak ere parte hartzera gonbidatuz. Zuzeneko musikari, abeslari, dantzari eta ipuin kontalariak batuko dira ikuskizun hunkigarri honetan, euskal mitologia eta fantasia uztartzen dituen istorio magiko bat kontatzeko. Istorioa Juan Kruz Igerabidek idatzi du,

Haurrek eta helduek elkarrekin abesteko eta dantzatzeko aukera izango dute, zuzeneko musikaren magia eta istorio liluragarri bat uztartzen dituen ikuskizunean.

Ukeleletik

Euskelelea pala itxurako ukelele antzekoa da, Enrike Solinísek sortutako musika-tresna.

Biscainho-ek Braga-ko (Portugal) katedrala eraikitzera joan zirenean hara eraman zuten beraiekin gitarro edo gitarriko instrumentua, eta handik mundu zabalera zabaldu zen itsasoz, Kanariar irletara (timple), Indonesia (kerengong), Brasil eta Cabo Verden cavaquinho bihurtu, eta Hawain ukelele izena eman zioten.

Etxera bueltan, euskelele izena jarri diote eta Juan Kruz Igerabidek ondutako ipuinarekin eta Irrimarrak eginiko marrazkiekin euskal jatorriko instrumentuaren bidaia irudikatuko dute, musika, ahozkotasun eta irudimenaren bidez haur eta gaztetxoentzako istoria erakargarria sortuz. Sarrerak kulturaz.eus webgunean daude salgai.

Kontzertuak, larunbatean

Bestalde, Sanagustin kulturgunean Bengo eta Antuxunak taldeen kontzertuak eskainiko dituzte larunbat honetan, 22:00etan. Bengo artista oiartzuarrak 'Belharra' izeneko azken lana aurkeztuko du. Jarraian, Antuxunak 'Baninduaien Kantatzera' ikus-entzunezko emanaldia taularatuko du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Euskelelea' ikuskizunaz gozatzeko aukera igande honetan Soreasu antzokian