Borrar
Azpeitia-Gasteiz egitasmoko bigarren etapan parte hartu zuten mendizaleak, lainopean. LAGUN ONAK M.B.
Eguraldi makurrarekin, 67 lagunek hartu dute parte Azpeitia-Gasteiz 2. etapan

Azpeitia

Eguraldi makurrarekin, 67 lagunek hartu dute parte Azpeitia-Gasteiz 2. etapan

Zumarraga eta Zegama arteko 28 kilometro egin dituzte Lagun Onak mendi bazkunako kideek eta hurrengo irteera apirilaren 12an izango da

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:52

Azpeitia-Gasteiz 2025 Hiru Handietatik barrena egitasmoko bigarren etapa osatu zuten Lagun Onak mendi bazkunako kideek pasa den larunbatean, Zumarraga eta Zegama arteko 28 kilometro egin zituzten. Eguraldiak asko lagundu ez bazien ere -oso eguraldi makurra izan bai-tzuten- . 67 lagunek burutu zuten ibilaldia.

Lagun Onak mendi bazkunako kideek adierazi dutenez, 07:45 inguruan abiatu ziren Santa Barbaratik. Ateri zuten orduan. Hala ere, « lokatza ibilbide guztian soberan izan genuen», azaldu dute mendizaleek.

Deskarga atzean utzi, eta Arriolamendi tontorrera igo ziren estreinako; Handik, Arranoaitzera eta ondoren, Udana aldera gerturatu ziren.

Aizkorriren magalean, baso dotoreetan barrena, eguneko elur erauntsia izan zuten. «Basoez gozatuz», azaldu dute, 14:45 ingururako iritsi ziren Zegamara. «Ibilaldi oso polita, eguraldiak inguruko paisaiaz gozatzeko aukerarik utzi ez bazuen ere», aipatu dute protagonistek.

Hirugarren etapa

Hirugarren etapa apirilaren 12an izango da. Zegamatik Arantzazura bitarteko ibilaldia egingo dute orduan, Aizkorrin barrena. 20 kilometro osatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Lagun Onak mendi bazkunak data gertura-tzen den heinean emango ditu izen-ematearen eta gainerako daten xehetasunak.

Lagun Onak mendi bazkunak 2025erako prestatutako egitasmoak zazpi etapa izango ditu guztira. Laugarren etapan Arabako lurretan sartuko dira mendizaleak, bidean Andarto eta Degurixako parajeak zeharkatu ostean. Landako urtegian amaituko dute eguna. Bosgarren jardunaldian Otxandiorako bidea egingo dute mendizaleek, tartean Anboto gailurrera igota.

Seigarren etapan, aldiz, Gorbea izango da protagonista, eta mendi hau egin ostean Murgiara jaitsiko dira parte hartzaileak. Azkenik, Murgia-Gasteiz izango da azkeneko etapa, urriaren 18an.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eguraldi makurrarekin, 67 lagunek hartu dute parte Azpeitia-Gasteiz 2. etapan