Borrar
Arte eta Diseinu eskolako arduradunak udaleko ordezkariarekin batera.
Azpeitiko kaleak margolanez eta mihisez beteko dira maiatzaren 4an

Azpeitia

Azpeitiko kaleak margolanez eta mihisez beteko dira maiatzaren 4an

Arte eta Diseinu Eskolak, Udalarekin batera, laugarrenez Kale Pintura Lehiaketa antolatu du eta edozeinek hartu ahal izango du parte

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 24 de abril 2025, 20:44

Arte eta Diseinu Eskolak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean IV. Kale Pintura Lehiaketa egingo dute maiatzaren 4an. Parte hartzeko ateak zabalik daude guztientzat, eta hiru maila bereizi dituzte: helduak; gaztetxoak, 12 eta 16 urte artekoak; eta haurrak, 12 urtera bitartekoak.

Ekimenak indar handia hartu du. Iaz, esaterako, 19 koadro aurkeztu ziren maila nagusian, eta 13 haur‑gazteen kategorian. Sariak ere ez dira nolanahikoak. Epaimahaiak hautatzen duen lanik onenak 800 € izango ditu; bigarren sailkatuak, 500 €. Herritar onenak 300 € jasoko ditu, eta gazte-haur mailetan arte‑material sorta banatuko da.

Lanak nork bere kabuz sortuak eta inoiz ez argitaratuak izan beharko dira, eta margolari bakoitzak erabaki ahal izango du herriko zein txoko eraman mihisera, edozein teknika nahiz material erabilita. Parte‑hartzaileek nahi adina obra aurkez ditzakete.

Hiru maila bereizi dituzte: helduak; gaztetxoak, 12 eta 16 urte artekoak; eta haurrak, 12 urtera bitartekoak

Maiatzaren 4an, goizeko 09:00etatik 11:00etara bitartean. Betharram erakusketa‑aretora gerturatu beharko dute partehartzaileek eta han zigilua jarriko zaie lanerako euskarriei. Euskarri horiek lanerako aurretik prestatuta eraman ahal izango dira, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Koadroak arratsaldeko 13:00‑13:30 artean entregatu beharko dira leku berean, eta 14:30ean egingo dute sari banaketa.

Epaimahaiak erabakia hartu bitartean, luntxa eskainiko da Sanagustin kulturgunean.

Egileen baimenarekin, aurkeztutako lanekin erakusketa jarriko da Betharramen maiatzaren 5etik 18ra. Lehen bi saridunen artelanak Udalaren esku geratuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitiko kaleak margolanez eta mihisez beteko dira maiatzaren 4an