Borrar
Herriartekoan Azpeitia ordezkatuko duten pilotariak. ILUNPE P.E.

Azpeitia

Azpeitiak aise irabazi du Eskuzko Herriarteko Pilota Txapelketaren lehen hitzordua

Adunan jokatu zituzten final hamaseirenetako joaneko lehiak eta 0-3 irabazi zuten Ilunpekoek ostiral arratsaldean

Eli Aizpuru

Azpeitia

Larunbata, 3 maiatza 2025, 21:29

Comenta

Azpeitiak ostiral arratsaldean ekin zion Gipuzkoako Eskuzko Herriarteko Pilota Txapelketari eta Adunako pilotariei final hamaseirenetako lehen hitzordua irabazi zieten Ilunpekoek. 0 eta 3 emaitzarekin eman dute lehen urratsa herrikoek finalerako bidean.

Kadete mailan 9 eta 22 gailendu ziren I. Artsuaga eta M. Mendizabal.

Jubenil mailan ere aldea atera zieten herritarrek Adunako bikoteari. Hala, I. Sarasuak eta K. Artetxek osatutako bikoteak 7an utzi zituen arerioak.

Azkenik, senior mailan, estuagoa izan zen norgehiagoka. Hala ere, I. Egigurenek eta U.Egigurenek 20-22 aurreratzea lortu zuten.

Honela, alde nabarmenarekin egingo die aurre Azpeitiak datorren astean Izarraitz frontoian Adunaren aurka jokatuko dituzten itzulerako partidei.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitiak aise irabazi du Eskuzko Herriarteko Pilota Txapelketaren lehen hitzordua

Azpeitiak aise irabazi du Eskuzko Herriarteko Pilota Txapelketaren lehen hitzordua