Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Goenaga eta Alkorta egin berri duten agerraldian. E.A.
Azpeitia

550.000 euro bideratu ditu aurten Udalak sustapen ekonomikorako laguntzetara

2022an «inoizko eskaera gehiena» izan dela adierazi du udalak. Guztira 211 proiekturi erantzungo diete

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Larunbata, 31 abendua 2022, 00:15

Comenta

Maiatzean aurkeztu zituen udalak sustapen ekonomirako laguntzak eta aurrez hitzartuta zuena baina partida handiagoa bideratu zuen horretara. Zehazki, 2022. aurrekontuetan aurreikusi baino 150.000 gehiago jarri zituen udalak deialdian. «Azpeitiko Udalarentzat ezinbestekoa da tokiko ekonomia sustatzea eta laguntza hauen bidez, herritar, sektore eta helburu desberdinei erantzutea lortzen dugu. Urtez urte momentuko beharrei erreparatuz oinarriak egokitzen ditugu; aurten, zehazki, garraiolarientzako laguntza berezia jarri genuen eta baita jarduera berri bat irekitzeko alokairurako laguntza ere. Eta eskaerei erreparatuz, beharrezkoak zirela ondoriozta dezakegu», azaldu du Nagore Alkorta alkateak Ogasun batzordeburu Leire Goenagarekin batera egin berri duten agerraldian.

Udalak 550.000 euro bideratu ditu 2022an «herriko ehun ekonomikoa sustatu eta indartzeko» helburuz. «Inoizko eskaera gehienak» jaso dituztela azaldu dute udal arduradunek. Izan ere, 211 proiektu lagunduko dira diruz, lau lerrotan bereiztuta.

Alkortak urtez urte ematen diren laguntzak «egonkortu» egin direla adierazi du: «Urtez urte gero eta eskaera gehiago jasotzen ditugu. Aurten, inoizko eskaera gehien izan ditugu eta horrek adierazten du laguntza horien beharra», zehaztu du.

Langabezia tasaren inguruko datuak ere azaldu ditu alkateak. Azaroko datuen arabera, Azpeitiko langabezia tasa %7,3koa da (gizonezkoena %5,2; emakumezkoena %9,6). Urola erdikoa (%7,4), Gipuzkoakoa (%8,2) eta EAEkoa (%10,3) baino baxuagoa. Baina zenbaki horren atzean azpeitiarrak daudela eta horri aurre egiteko lanean jarraituko dutela gaineratu zuen Alkortak. «Sustapen ekonomikoan eragiten alde batetik, eta babes soziala eskaintzen, bestetik, egoera ekonomiko juxtuan dabiltzanentzako».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 550.000 euro bideratu ditu aurten Udalak sustapen ekonomikorako laguntzetara

Azpeitia: 550.000 euro bideratu ditu aurten Udalak sustapen ekonomikorako laguntzetara