Azkoitia
Zabalik da IV. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epeaSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Zabalik da IV. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epeaAzkoitiko Udalak, Euskara sailaren eskutik, Hike eizan! lantaldearekin eta Erniarraitz Bertsozale elkartearekin batera, IV. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa abiatu du. Dagoeneko zabaldu da lanak aurkezteko epea eta maiatzaren 15ean itxiko da.
Kategoria desberdinetan parte hartu ahal izango da: Umeen, gazteen eta helduen mailan, hain zuen ere. Umeen mailan 14 urtera bitartekoek har dezakete parte, 2011n eta ondoren jaiotakoek. Gazteen kategorian, 15 eta 18 urte bitartekoek aurkez ditzakete lanak, 2010-2007 urte bitartean jaiotakoek; eta helduen kategorian 19 urtetik aurrerakoek hartuko dute parte, 2006an eta aurretik jaiotakoek, hain zuzen.
Umeek gutxienez bi bertso eta lau kopla aurkeztu beharko dituzte. Gazteen kategorian sei bertso eskatuko dira, eta helduenean, zortzi bertso. Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, eta bertso-sorta guztiakhitanoan idatzita egon beharko dute. Nokaren erabilera baloratuko da.
Lanak aurrez aurre udaletxean edo telematikoki aurkeztu ahalko dira www.azkoitia.eus Tramiteak ataleko Lehiaketak azpiatalean.
Oinarriak www.azkoitia.eus gunean kontsulta daitezke. Zalantzak argitzeko euskara@azkoitia.eus -era idatzi edo 943 54 20 02 telefono zenbakira dei daiteke.
Sariak maila desberdinetan banatuko dira. Umeen mailan, bertso-sorta onenaren saria irabazten duenak 125 euroko dirusaria jasoko du, eta gazteen mailan, 250 eurokoa. Helduetan bi sari emango dira, lehenengo irabazleak 500 euro etxeratuko ditu eta bigarrenak, 250 euroko saria jasoko du. Horrez gainera, Azkoitia Sariak banatuko dira ume, gazte eta helduetan. 75, 150 eta 300 euroko dirusariak emango dira hurrenez hurren, herritarrek aurkeztutako bertso-sorta onenen egileentzat.
Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute epaimahaia. Behin erabakia hartuta, ekainaren 2an jakinaraziko dituzte lehiaketaren irabazleak. Sari banaketa, aldiz, ekainaren 26an egingo da IV.Hike eizan! bertso saioaren baitan. Hike Eizan! bertsopaper lehiaketak hitanoaren, bereziki nokaren, erabilera bultzatzeko helburua du. Azkoitiko Udalak eta hainbat eragilek elkarlanean sustatzen dute, eta parte-hartzaileek hika erabiliz idatzitako bertso-sortak aurkeztu behar dituzte. Bertso-sortek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izan behar dute, eta noka erabiltzea bereziki baloratzen da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.