Borrar
Urkullu lehendakari ohia da hurrengo 'Batzokixen Berriketan' saioko gonbidatua. AKOITIKO EAJ/PNV

Azkoitia

Urkullu lehendakari ohia, hurrengo 'Batzokixen Berriketan' saioko gonbidatua

Hitzordua, hilak 23an, osteguna, 18:30ean izango da Azkoitiko Batzokian

El Diario Vasco

AZKOITIA. '

Larunbata, 18 urria 2025, 21:08

Comenta

Batxokixen Berriketan 'egitasmoaren baitan, Urkullu lehendakari ohia Azkoitian izango da urriaren 23an, bera izango baita hurrengo solasaldi-saioko gonbidatu eta protagonista. Hitzordua 18:30ean izango da Azkoitiko Batzokian.

«Solasaldiek egun bizi dugun errealitatea aletzea dute xede, ahotsa emanez arlo ekonomiko, sozial edota politikoan eskarmentua eta ezagutza duten adituei. Gogoeta eta pentsamendu kritikoa sustatzea dute xede, egungo munduaren konplexutasunaren aurrean», azaldu dute Azkoitiko EAJtik.

Iñigo Urkullu Renteria (Alonsotegi, Bizkaia, 1961) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan da 2012tik 2024ra bitartean, hiru legengintzalditan. Aurretik, Bizkaiko Buru Batzarreko buru izan zen zortzi urtez, eta 2007tik 2012ra, Euskadi Buru Batzarreko presidentea. Bizkaiko legebiltzarkide ere 13 urtez izan zen. Magisteritza ikasi zuen eta irakaskuntzan ere aritua da. Egun, eTlantic Fundazioaren presidentea da.

Azkoitiko EGIk sustatuta, iazko irailean ekin zitzaien 'Batzokixen Berriketan' saioei, Joseba Diaz Antxustegi legebiltzarkidea lehen gonbidatu gisa zela. Ordutik Azkoitiko batzokian izan dira Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakasle Iñigo Arbiol, Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta, Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendoza, Xabier Aierdi soziologoa, eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria den Mikel Amundarain.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urkullu lehendakari ohia, hurrengo 'Batzokixen Berriketan' saioko gonbidatua

Urkullu lehendakari ohia, hurrengo 'Batzokixen Berriketan' saioko gonbidatua