Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Trikigirok Azpeitian antolaturiko topaketa bat. IBON ERRAZU
Azkoitia

I. Trikiti Egune ospatuko dute hilaren 17an Azkoitian

Kalejirak, bazkaria, arratsaldean erromeria plazan eta gauean Iratzar taldearen kontzertua izango dira

El Diario Vasco

AZKOITIA.

Asteazkena, 7 iraila 2022, 00:10

Comenta

Herriko zenbait trikitizalek eta trikitilarik, Trikigiro elkartearekin eta Azkoitiko Udalarekin batera, Azkoitiko I. Trikiti Egune antolatu dute. Gaur egun ere indar handia duen musika tresnaren eguna ospatuko dute irailaren 17an, larunbata, herrian. Goizean kalejirak egingo dituzte kalean, eta bazkari herrikoiaren ondoren, erromeriak eta kontzertuak izango dira arratsalde eta gau partean.

Hain zuzen, 11:30ean helduko diote egitarauari; izan ere, San Martin auzotik herriko Alde Zaharrera hainbat kalejira egingo dituzte. Trikiti Egunean parte hartuko duten trikitilari guztiak elkartuko dira ondoren, eta 13:30ean Julio Urkixo etorbidetik plazara kalejira handia egingo dute. Plazara iritsitakoan, gainera, argazki erraldoia aterako dute guztiek.

Arratsaldeko 15:00etan, bazkaria egingo dute herriko plazan bertan. Paella, txerri sahieskia, postrea, edariak, kafea eta kopa eskainiko dituzte bertan. Bazkarian parte hartzeko, ordea, nahitaezkoa izango da bazkarirako txartela eskuratzea. Dean, Latz eta Koxka tabernetan salduko dituzte horiek 25 eurotan. Txartelak erosteko azken eguna irailaren 13a izango da.

Arratsaldean jarraituko du trikitixaren bueltan antolatutako egunak. 18:30ean, Urola bailarako trikitilariak herriko plaza nagusian jarriko duten eszenatoki gainera igoko dira, eta erromeria txikia egingo dute trikitizaleentzat. Gaueko 23:00etan, berriz, Iratzar taldeak erromeria eskainiko du plazan. Antolatzaileek adierazi dutenez, gainera, trikitixari buruzko erakusketa jarriko dute Portaleburu erakustokian.

Elkartearen sorkuntza

2015ean, eskualdeko 15 inguru lagunek Trikigiro jaialdia antolatu zuten aurrenekoz, belaunaldi ezberdinetako musikariak elkar ezagutzeko eta trikitiari balioa emateko. Jaialdi batekin hasi zenak beste forma du gaur egun. Ondoren, Trikigiro kultur elkartea sortu zuten eskualdeko dozenaka trikitizalek. 2016ko apirilaren 22an ospatu zuten lehen Trikigiro jaialdia. Honi beste jaialdi batek eman zion segida, 2016 urteko udazkenean eta orduz geroztik, urriko ostiraletan ospatu dira Trikigiro jaialdiak.

Azpeitiko kaleak trikitilariz betetzeaz gain, jaialdi honetan erromeria ere ospatzen da Sanagustin kulturgunean. Guztiok batera afaldu ostean, Trikiti eta panderoarekin duten abilezia erakusten dute gazte zein helduek.

Trikigiro jaialdiaz gain, beste motatako kontzertuak ere antola izan ditu Trikigiro elkarteak, hala nola 2017an hitzaldi zikloa, argazki erkusketa etab.

Gaur egun 150 trikitilari baina gehiagok osatzen dute elkarte hau eta jaialdien arrakasta ikusirik, etorkizuna bermatua dute Trikigiro elkarteko kideek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco I. Trikiti Egune ospatuko dute hilaren 17an Azkoitian

I. Trikiti Egune ospatuko dute hilaren 17an Azkoitian