Borrar
Iazko ikasleen festan mozorro ugari ikusteko aukera izan zen. Gaztetxoek festa egin zuten Gurean. E.A.

Azkoitia

Musika eta umore onez jantziko da Azkoitia egunotan inauteriak ospatzeko

Ostiraleko, otsailaren 28ko, desfilea eta larunbateko mozorro lehiaketa izango dira hitzordu nagusiak herrian

Eli Aizpuru

Azkoitia

Martes, 25 de febrero 2025

Badatoz inauteriak Azkoitia ere! Ostiralean eta larunbatean izango dira hitzordu nagusiak herrian. Musikaz, mozorroez eta kaleko giro alaiaz gozatzeko egunak izango dira.

Ikastetxeetako ikasleek emango diete irekiera inauteriei ostiralean. Arratsaldean, 15:45ean, kalejiran aterako dira gaztetxoak. Eskoletatik atera eta Parrokia aurrean elkartuko dira. Plazaberri zeharkatuko dute Balda plazaraino, eta handik Ibaiondo kaletik barrena, berriro Parrokia aurrera iritsiko dira.

Desfilea bukatuta, Udalak prestatutako meriendaz gozatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek euren eskoletan Oihan Vegaren emanaldirako indarrak hartzeko. DJa 17:15etik aurrera Herriko plazan arituko da musika jartzen. Eguraldi txarra egingo balu, emanaldia Gurea pilotalekura tokialdatuko da.

Gauez, 21:30etik aurrera, Elkargunean DJ Xabi Fest arduratuko da musikaz, eta disko festa eta mozorro lehiaketa egingo dira 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta.

Egun potoloa larunbata izango da. Goizean, Txalkor Txistulari Taldearen, Musika Bandaren eta Bizkargi Musika Eskolako ikasleen kalejirak izango dira nagusi. Eguerdi partean eta bazkalostean, UK03 txarangak hartuko die erreleboa, eta 18:30etik aurrera, dantzaldia izango da Herriko plazan, Joselu Anaiekin.

Mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo da Herriko plazan 21:00etan, eta Joselu Anaiek emango die gauari jarraipena.

Puntu Morea eta prebentzioa

Udaletik aditzera eman dutenez eta Berdintasun arloak bultzatuta, Indarkeria Matxistarik Gabeko Gunea ere izango da. Iluntzeko 20:30etik 23:30era bitartean informazioa eta aholkularitza eskainiko da bertan, eta 23:00etatik 02:00etara, alkoholaren eta beste drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua ere eskainiko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika eta umore onez jantziko da Azkoitia egunotan inauteriak ospatzeko

Musika eta umore onez jantziko da Azkoitia egunotan inauteriak ospatzeko