Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Juaristi eta Mendizabal. OTEIZA

Azkoitia

Mikel Aranbarri txapeldun Getariako Salbatore txapelketan

Lur Juaristi eta Oihan Mendizabal txapeldunorde izan dira X. Elkano sarian

Osteguna, 7 abuztua 2025, 21:27

Comenta

Oteiza elkarteko Mikel Aranbarrik Getariako Salbatore Txapelketa irabazi du, 23 urtez azpikoen mailan. Aranbarrik Albenizekin (Aurrera Tolosa) osatu zuen bikotea eta 22-21 irabazi zioten Uriarte eta Calvo (Lezama-Markina) bikoteari finalean. Oteiza elartetik adierazi dutenez, lau pilotariek norgehiagoka estua eta gogorra jokatu zuten, eta «Aranbarriren esker gantxo batek erabaki zuen partida».

Juaristi eta Mendizabal

Bestalde, Lur Juaristi eta Oihan Mendizabal txapeldunorde izan ziren Getarian ere jokatutako X. Elkano Sarian. Alebin mailako bikoteak 16-7 galdu zuen Ilunpeko Arandia-Goenaga bikotearen aurka jokatutako finalean. Oteizatik euren pilotariak zoriondu dituzte txapelketa onak egin dituztelako. «Segi lanean!».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mikel Aranbarri txapeldun Getariako Salbatore txapelketan

Mikel Aranbarri txapeldun Getariako Salbatore txapelketan