Borrar
Joseba Ezkurdia eta Iker Larrazabal, apirilean Azkoitian; lehia estua izan zen eta gaztea gailendu zen 22-21. JOSÉ MARI LÓPEZ

Azkoitia

Lau t'erdiko txapelketako partidua ostiralean, Ezkurdia eta Larrazabalekin

Eguiguren V.ena eta Senarrek jokatuko dute B serieko final laurdena, eta txapeletatik at, Artola-Iztueta eta Elordi-Rezusta bikoteak ere aurrez aurre arituko dira

Sara Utrera

Azkoitia

Asteartea, 7 urria 2025, 20:32

Comenta

Lau t'erdiko Eusko Label Txapelketaren final laurdenetako kanporaketa jokatuko dute ostiral honetan, urriaren 10an, Ezkurdiak eta Larrazabalek Gurea pilotalekuan. Hiru partida jokatuko dira bertan 21:15etik aurrera, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude aurrez www. entradasfronton.com atarian, baita leihatilan ere partida egunean.

Joseba Ezkurdiak eta Iker Larrazabalek jokatuko dute A Serieko final laurdenetako ligaxkako partida. Txapelketako beteranoena (34 urte) eta gazteena (23) aurrez aurre. Buruz burukoan ere elkarren aurka aritu ziren Gurean eta orduan Iker nagusitu zen 21-22ko emaitzarekin.

Ezkurdiak final-zortzirenetan Zallako pilotalekuan Elordi 22-17 garaituta lortu du final-laurdenetako ligaxkarako txartela. Hala, hamaikagarrenez izango da fase honetan arbizuarra. Iker Larrazabal, berriz, 22-15 gailendu zitzaion Iraitz Zubizarretari Eibarko Astelehena pilotalekuan eta lehenengo aldiz izango da amurrioarra ligaxkan.

B serieko partidan, Julen Egiguren, Egiguren V., eta Beñat Senar izango dira lehian ostiralean Gurea pilotalekuan.

Eskuz binakako partida

Horrez gain, txapelketatik kanpo, eskuz binakako partida ere jokatuko da. Artola-Iztueta eta Elordi-Rezusta bikoteak elkarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lau t'erdiko txapelketako partidua ostiralean, Ezkurdia eta Larrazabalekin

Lau t'erdiko txapelketako partidua ostiralean, Ezkurdia eta Larrazabalekin