Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ingurumen Mahaiaren sorrera-prozesua aurkezteko bilera. Udala
Azkoitia

Ingurumen Mahaian parte hartu nahi duten herritarrei deialdia

Kide kopuru mugatua izango duen arren, azkoitiarrei aukera zabaldu nahi zaie

DV

Igandea, 9 urria 2022, 00:09

Comenta

Herrilab+700 egitasmoaren baitan, Udala Ingurumen Mahaia sortzeko lehen urratsak ematen ari da. Irailaren 27an, ingurumenaren alde lanean ari diren herriko elkarteekin bilera egin zen Ingurumen Mahaiaren sorrera-prozesua aurkezteko, eta hurrengo bilera ere hitzartuta utzi zen. Mahaiak kide kopuru mugatua izango duen arren, herritarrei aukera zabaldu nahi zaie parte hartzeko.

Ingurumen Mahaian elkarteetako ordezkariak bilduko dira nagusiki, Ingurumen zinegotziarekin eta Ingurumen teknikariarekin batera. Edonola ere, herritarren batek interesa izango balu bertan parte hartzeko, 943 08 00 80 telefonora deitu beharko du eta informazio osoa emango zaio.

Orain datorren lanketa da Ingurumen Mahai horren funtzionamendua eta helburuak zehazten joatea, bide-orri bat markatuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ingurumen Mahaian parte hartu nahi duten herritarrei deialdia

Azkoitia: Ingurumen Mahaian parte hartu nahi duten herritarrei deialdia