Azkoitia
Iñaki Azkoitia, bote luzeko txapeldunIñaki Azkoitia Oteiza pilota kirol elkarteko pilotaria Bote Luzeko Euskal Herriko txapeldunetako bat izan da asteburuan Senperen (Lapurdin) jokatutako finala irabazi ostean. Gipuzkoako esku pilota selekzioarekin jokatu zuten eta Bizkaia garaitu zuen taldeak, 5-4ko markagailua eginda. Bestalde, ostiralean, Julen Etxaniz azkoitiarrak Bankoa Abanca-El Diario Vasco 34. Pilota Txapelketa jokatuko du, Gurean, 21:00etan hasita. Etxaniz-Antzizar bikotea Perez-Segurolaren aurka ariko da.