Borrar
Herriarteko eskuzko pilota txapelketan parte hartuko duten pilotariak, Gurea pilotalekuan. E.A.
Herriarteko pilota txapelketari ekiteko prest dira azkoitiarrak

Azkoitia

Herriarteko pilota txapelketari ekiteko prest dira azkoitiarrak

Hamasei pilotarik osatuko dute zerrenda, eta Oteiza pilota elkartekoek 2006tik lortu ez duten txapelaren bila abiatuko dira. Hamasei txapel ditu Azkoitiak

Eli Aizpuru

Azkoitia

Miércoles, 23 de abril 2025, 21:05

Azkoitia prest da, beste behin, Herriarteko Pilota Txapelketari ekiteko. Aurreko urteetan bezala, lau modalitatetan ariko dira lehian lurraldeko hainbat herritako ordezkariak . Azkoitia ere bertan izango da eta eskuzkoez gainera gomazko paletako lehia ere izango dute jokoan. Eskuzko pilotariei dagokionean, honakoa izango da azkoitiko Oteiza pilota elkartearen koadroa; Kadete mailan, Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola ariko dira; Jubenilen mailan, Jon Arregik, Imanol Bastidak, Joritz Azkoitiak eta Asier Urangak osatuko dute taldea eta nagusien mailan izango du Azkoitiak indar gehiena. Jon Juaristi, Jon Oteiza, Aitor Oteiza, Mikel Aranbarri, Inhar Egaña, Alex Juaristi, Alejandro Juaristi, Jon Etxaniz, Aitor Azkoitia eta Iñaki Azkoitiak osatuko dute zerrenda.

Asteburu honetan hasiko dira jokoan. Azkoitiak Aretxabaleta izango du aurkari . Kanporaketaren joanekoa Aretxabaletan jokatuko dute eta itzulerakoa, astebete beranduago, Gurea pilotalekuan.

Final zortzirenetara sailkatzea lortuz gero, Aduna izango dute hurrengo aurkaria Oteiza elkartekoek. Aretxabaletaz eta Adunaz gain, Eibar, Usurbil, Hernani, Zaldibia, Astigarraga, Zegama edota Beasain izango dituzte aurkari azkoitiarrek finalerako bidea zabaldu nahi badute.

Ekainaren 28an izango da txapelketaren finala, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

Hamasei aldiz txapeldun

Azkoitiko pilotariek 16 aldiz irabazi dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa, eta beste sei aldiz lortu dute txapeldunorde izatea. Lehen garaipena 1972an eskuratu zuten, txapelketaren bosgarren edizioan, Bergara 3 eta 0 menderatu zuten orduan Donostiako Anoeta pilotalekuan.

Hortik aurrera, Azkoitiak beste hamabost aldiz jantzi du txapela: 1974, 1975, 1977, 1978, 1980, 1981, 1982, 1984, 1988, 1995, 1996, 1997, 1999, 2003 eta azkenekoz, 2006an. Gauzak honela, Azkoitia da txapelketa honetan garaipen gehien lortu duen herria.

Parte-hartzeari dagokionez ere, 53 aldiz lehiatu dira azkoitiarrak Herriarteko txapelketan, urte gehienean parte hartu duen herria da beraz.

Azken hiru urteetan, Oiartzunek irabazi du Herriarteko Pilota Txapelketa.

Partidak Gurean

Asteburura begira, hainbat pilota partida jokatuko dira Gurea pilotalekuan. Larunbatean, 10:00etan hasita, eskuz banakako Lau eta Erdiko txapelketako hiru lehia hartuko ditu Azkoitiko frontoiak. Urangak Ataungo Izagirreren aurka jokatuko du estreinako.

Ondoren, Egañak Beloki pilota elkarteko Agirre izango du aurrez aurre; eta azkenik, Aitor Oteizak Murumendiko Usabiagaren aurka neurtuko ditu indarrak.

Larunbatean baita ere baina 19:00etan, Kluben Ligako final zortzirenetako jardunaldia jokatuko da Gurea pilotalekuan. Oteiza pilota elkarteko ordezkariak Barañaingo Lagunak taldeko kidea izango du aurrez aurre.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriarteko pilota txapelketari ekiteko prest dira azkoitiarrak