Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Urola Kostako Itaia emakume sozialista taldeak antolatutako aurreko saio bateko partaideak.
Azkoitia

Emakume Langileen Eskolako lehen saioa egingo du Itaiak larunbat honetan Azkoitian

Elkargunean egingo duten lehen saioan subjektu politikoaz hausnartuko dute goizeko 11:30ean hasita

El Diario Vasco

AZKOITIA.

Asteazkena, 9 azaroa 2022, 00:04

Comenta

Itaia emakumeen antolakunde sozialistak ikasturte honetako Emakume Langileen Eskolako lehen saioa egingo du larunbatean, hilak 12; 11:30erako jarri dute hitzordua Elkargunean. Itaiak joan den urteko azaroan jarri zuen martxan Emakume Langileen Eskola, «emakume langileek egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatzeko eta horiei aurre egiteko moduak pentsatzeko».

Azaroan bertan egin zituzten lehen saioak Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, eta aurtengo urtarrilean egin zituzten bigarren saioak. Eskola edo saio horietan testu bat izaten dute hausnarketarako abiapuntu.

Lehen saioan, Salda Badago Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan Itaiak egindako hitzartzea landu zuten. Aurreko ikasturteko bigarren saioan, berriz, Klase subjektua bere dimentsio guztietan eraikiz izeneko testua landu zuten.

Larunbatean, subjektu politikoaz hausnartuko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakume Langileen Eskolako lehen saioa egingo du Itaiak larunbat honetan Azkoitian

Azkoitia: Emakume Langileen Eskolako lehen saioa egingo du Itaiak larunbat honetan Azkoitian