Azkoitia
Bizkargi eskolako ikasleek saxofoi, gitarra eta perkusio entzunaldia eskaini duteBihar, ostirala, bigarren agerraldi bat egingo dute, biolina, akordeoia eta klarinetearena, Elkargunean, 18:30ean
Eli Aizpuru
AZKOITIA.
Asteazkena, 15 martxoa 2023, 21:53
Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek saxofoi, gitarra eta perkusio entzunaldia eskaini zuten astearte arratsaldean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ikasleak bakarka eta talde ezberdinetan aritu ziren eta pieza ezagunak eta ez hain ezagunak eskaini zituzten, irakasleen laguntzarekin. Honela, 'Izartxoa'. 'Txori txiki bat' edo 'Amona maitea' bezalako piezak entzun ahal izan ziren, besteak beste.
Bihar, ostirala, biolin akordeo eta klarinete ikasleen txanda izango da. Entzunaldia Elkargunean izango da baita ere, Oteiza aretoan, 18:30ean hasita.
Honela, apurka-apurka, ikasleak –bakoitzak bere instrumentuan– ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera dute.