Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Buruzai proiektuaren arabera bi aerosorgailu jartzeko asmoa dute.
Azkoitia

Bilera informatiboa egin dute Udalak eta Capital Energy enpresak

Herritarrentzat irekia izango den bilera deitzeko konpromisoa hartua du Udalak

Asteartea, 1 azaroa 2022, 00:02

Comenta

Javier Zubizarreta alkateak eskatuta, bilera informatiboa egin zuten Udalak eta Capital Energy enpresak. Udaleko zinegotzi guztiak deitu ziren topagunera ahalik eta informazio zehatzena jaso ahal izateko, konpainiak eraiki nahi duen Buruzai parke eolikoaren inguruan. Parkeak Azkoitiko, Zumarragako, Ezkio-Itsasoko eta Azpeitiko herriei eragiten die.

Capital Energy «energia-iturri berriztagarrietara» soilik dedikatzen den enpresa gisa aurkezten da, eta lau aerosorgailuko parkea eraikitzeko proiektuan lanean ari da. Parkerako sarrera Zumarraga aldetik, Pagoetxetik, izango da. Edonola ere, aurreproiektua ixten ari da enpresa, ingurumen inpaktuaren txostenarekin batera, beranduenez azaroaren 9an aurkeztu beharko baitu Eusko Jaurlaritzan.

Konpainiaren arabera, «parkeak 20 mega energia sortzeko ahalmena izango luke, hau da, 15.464 etxebizitzetan kontsumitzen dena». Udalaren kezka nagusia da zer onura ekarriko lituzkeen parkeak Azkoitiko bizilagunentzat eta enpresentzat, azkenean proiektua aurrera ateratzen bada behintzat. Lantzen ari diren gaiak dira, eta puntu horretan aurreratzea zen bileraren arrazoietako bat.

Udalak herritarrentzat irekia izango den bilera deitzeko konpromisoa hartua du, proiektuaren inguruan dagozkion azalpenak emateko nahikoa informazio duela ikusten duen momentuan. «Zenbat eta gehiago jakin guztiok, are eta zuzenagoa izango da azken erabakia», dio alkateak.

Iragarri zenez, Buruzai proiektuaren barruan lau aerosorgailu jarriko dituzte Oleta mendian; bi Azkoitiko udalerriari dagokion eremuan eta bana Zumarragan nahiz Ezkio-Itsason. enpresa, hasiera batean, haize errota bat jartzekoa zen Azkoitian, baina kokapenari dagokionez hainbat moldaketa egin, eta azkenean bi haize-errota zehaztu ditu Azkoitiari dagokion eremuan. Aerosorgailu bakoitzak, guztira, 200 metroko altuera eta 4,5 MWeko potentzia izango du

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bilera informatiboa egin dute Udalak eta Capital Energy enpresak

Bilera informatiboa egin dute Udalak eta Capital Energy enpresak